Estreinaldiak: Maiatzak 5

Estreinaldiak: Maiatzak 5 –

Estreinaldiak: Maiatzak 5

Estreinaldiak: Maiatzak 5

.

Las buenas compañías (Silvia Munt)

| Drama | Nerabezaroa | 70 hamarkada |

Nuria Casalek eta Bertha Gaztelumendik zuzendutako 2015eko izen bereko film laburraren ildoa jarraituz, Muntek zuzendu, eta Jorge Gil Munarriz legazpiarrarekin batera idatzitako lan honek 70eko eta 80ko hamarkadetara eramango gaitu: Bea da protagonista, 16 urte dituen neska errenteriar bat, emakumeen eskubideen alde eta haurdunaldiak duintasunez eteten laguntzeko prest azaldu zen Errenteriako Emakumeen Taldearekin kolaboratzen duena. Odola berotzen dion bere errebeldia hori ustekabeko sentimendu batekin nahastuko da, eta zeharo aldaraziko du barnean duen mundua.

Hilabete horietan zehar, Beak oso adiskidetasun berezia izango du Mirenekin, bera baino zaharragoa den neska batekin. Bere konpromiso politikoak eta Mirenekin duen harremanak bere bizitzan mugarri izango den etapa bihurtuko dute uda hori.

Errenteriako Emakumeen Taldeko kideen testigantza eta aholkularitza zuzena jasoz sortu dute gidoia, eta Alicia Falco, Itziar Ituño, Elena Tarrats, Maria Cerezuela, Ainhoa Santamaría eta Itziar Aizpuru ditu aktore protagonistak. Irusoin euskal ekoiztetxeak eta Oberon Media frantziarrak ekoiztu dute, eta 2022ko udan Errenteria, Donostia eta Biarritzen filmatu zuten.

2023| Giza Eskubideen Zinemaldia: Ikusentzuleen Saria (Sari Nagusia)

2023 | Malagako Zinema Jaialdia: Gazte Epaimahaiaren Saria

.

Mon crime (François Ozon)

| Drama | Thrillerra | Komedia | 30 hamarkada |

Frantzia, 1935. Ikertzaile batek banku langile paristar baten hilketa ebatzi beharko du. Susmagarri pintoresko ugariren artean Madeleine nabarmenduko da, zeinaren ospe eta fortuna nahiak ikerketaren erdigunean jarriko duten.

Aktore-taldean nabarmentzekoak dira Nadia Tereszkiewicz eta Isabelle Huppert protagonistren lanak. Haiekin batera, Fabrice Luchini, Dany Boon, Jean-Christophe Bouvet, Rebecca Marder edota Michel Fau.

 .

The Lost King (Stephen Freas)

| Drama |

2012an, 500 urte baino gehiago galduta egon ondoren, Rikardo III.a Ingalaterrakoaren gorpuzkiak aurkitu zituzten Leicesterreko aparkaleku baten azpian. Bere familiaren ulertezintasuna eta adituen eszeptizismoa gorabehera, Philippa Langley historialari amateurraren ahaleginek fruituak eman zituzten.

.

Guardians of the Galaxy Vol. 3 (James Gunn)

| Zientzia fikzioa | Ekintza | Komedia |

Zaindarien taldea Knowheren finkatuko da. Bizimodu baketsua daramate, Rocketen iragan zurrunbilotsuaren oihartzunek beren lasaitasuna mehatxatuko duen arte. Izan ere, ezegonkortasun berri honek taldearen amaiera suposatu lezake.

Trilogia ezagunaren azken aleak Chris Pratt, Zoe Saldana, Dave Bautista, Karen Gillan, Pom Klementieff, Will Poulter, Chukwudi Iwuji, Sean Gunn, Elizabeth Debicki edota Sylvester Stallone bezalako izenak bildu ditu aktore.-taldean.

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Maiatzak 5

Estreinaldiak: Maiatzak 5

Euskal pantailaren gunea