Estreinaldiak: Maiatzak 26

Estreinaldiak: Maiatzak 26 –

Estreinaldiak: Maiatzak 26

Estreinaldiak: Maiatzak 26

.

The Little Mermaid (Rob Marshall)

Fantasia | Musikala | Remake

Arielek, Triton erregearen alaba gazteenak eta desafiatzaileenak, itsasoz haraindiko munduaz gehiago jakin nahi du. Arauak hautsi eta lurrazalera egingo duen bisita batean, Eric printze ederra ezagutu eta harekin maiteminduko da. Sirenek gizakiekin harremana egitea debekatuta duten arren, Arielek bere bihotza jarraitzea erabakiko du.

.

Extraña forma de vida (Pedro Almodovar)

Western | Drama

Gizon batek zaldiz zeharkatuko du Bitter Creek ibai hertzeko herrixkara heltzekobereizten basamortua. Jake sheriffa bisitatzera doa. Hogeita bost urte lehenago, biek (sheriffak eta Silvak, zaldi gaineko arrantxo-jabeak) elkarrekin lan egin zuten soldatapeko pistolari gisa. Silva gaztetako lagunarekin berriz elkartzeko aitzakiapean abiatu da haren bila, eta honek ondo baino hobeto hartuko du urrutiko lagunaren bisita. Biharamunean, ordea, ulertuko dute bidaiaren arrazoia ez dela aspaldiko adiskidetasunaren oroitzapena.

Lehen mailako aktore-taldea bildu du Pedro Almodovar zuzendari Espainiarrak western generoari egindako lehen hurbilketa duen honetan: Ethan Hawke, Pedro Pascal, Jason Fernandez…

Musikari dagokionean, aldiz, Alberto Iglesias donostiarraren sorkuntza lana da.

2023 | Cannesko Zinema Jaialdia: Mundu mailako aurre estreinaldia

.

Saint Seiya: Knights of the Zodiac (Tomasz Bagi?ski)

Ekintza | Fantasia | Drama | Abentura

Seiya (Mackenyu Arata) kaleko nerabe burugogorra da, eta bere ahizpa bahituaren bila dabil. Bizitza aurrera eramateko, dirutruk, kale borroketan aritzen da. Hain zuzen, horietako  batean ezagutzen ez zituen botere mistikoak agertzen zaizkionean, Seiya gerran dauden santuen, antzinako entrenamendu magikoen eta bere babesa behar duen jainkosa baten munduan murgilduko da.

.

Il colibrì (Francesca Archibugi)

Drama

Pelikulak Colibri goitizenez ezaguna den Marco Carrera bizitza jarraituko du.

Nerabezaro garaitik abiatuta, non Marcok Luisa (Bérénice Bejo) ezagutzen duen, bizitza osoan maiteko duen emakumea; Erromatik igaro, non urte luzez Marina (Kasia Smutniak) emaztearekin eta Adèle alabarekin batera biziko den; eta Florentzian amaitu arte, non bere lagun eta psikoanalista Daniele Carradorekin (Nanni Moretti) batera, patuaren norabide eta kolpe aldaketa etengabeei aurre egiten irakatsiko dion.

.

La pecera (Glorimar Marrero Sanchez)

Drama | Gaixotasun

Minbinbiziak jotako Noelia protagonistak uko egin dio medikuak agindutako tratamendua jarraitzeari. Gaixotasunak eragindako itolarritik ihes egin nahian, Viegues jaioterrira itzultzea erabakiko du. Paradisuzko uharte puertorricar horretara heltzen denean, ordea, Estatu Batuetako armadak eragindako hondakin kutsakorren tonak deskubrituko ditu bere bizitzako itsasoa den horretan sakabanatuta.

Orduan nahastuko dira istorio honen bi trama nagusiak: alde batetik, emakumeak bere erabakiak errespetatu ditzaten abiatutako borroka; eta, bestetik, politika- eta ingurumen-arloko salaketa-talde batean abiatuko duen lan militantearen garapenarena.

2022 | Sundanceko Nazioarteko Jaialdia:  Sail Ofiziala

2023 | Malagako Zinemaldia: Sail Ofiziala

.

(…)

Estreinaldi guztiak ezagutzeko, sartu ZINEA atarian!

 

Estreinaldiak: Maiatzak 26

Estreinaldiak: Maiatzak 26

Euskal pantailaren gunea