Maialen Lujanbio Zugasti txapeldun
Maialen Lujanbio txapeldun –
13.300 lagun bildu dira Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean, Iruñeko Nafarroa Arenan lehendabiziko aldiz
9:00etan ireki dira aretoko ateak eta 11:00etarako bete-bete eginda zegoen. Aritz Bidegain Airek eman du ongietorria eta, berak deituta, oholtzarainoko bidea egin dute zortzi protagonistek, Ion Zaldua Brit gai-emailearen atzetik: Aitor Mendiluze Gonzalez, Nerea Ibarzabal Salegi, Amets Arzallus Antia, Joanes Illarregi Marzol, Alaia Martin Etxebeste, Maialen Lujanbio Zugasti, Sustrai Colina Acordarrementeria eta Beñat Gaztelumendi Arandia.
Ikusleen artean zeuden nazioarteko aditu eta ikertzaileak ere, hainbat lekutako kantu inprobisatzaileen ordezkariak.
Alaitz Rekondo Ferrerok gidatu zuen arratsaldeko saioa. Zortzi bertsolarietatik Amets Arzallus eta Maialen Lujanbio sailkatu ziren buruz burukora, eta azken saioak osatu dituzte. Azkenik, Maialen Lujanbio da 2022ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko txapelduna. Hernaniarraren hirugarren txapela da azkena (2009, 2017, 2022). Iñaki Murua Jauregik jantzi dio txapeldunari txapela.
- Ainhoa Urien Telletxeren kronika, goizak emandakoaz.
- Aitzol Barandiaran Munduateren kronika, arratsaldeko saioaz.
- Maialen Lujanbio: «Beste patxada batekin bizi izan dut final hau, esperientziagatik eta zentzuagatik» Jon Ordoñez Garmendia berria
- Finalean puntu gehien lortu duten bertsoak… berria
- Maialen Lujanbio: ”Lantsua izan da” eitb
- Finalean bizitako bertsolarien emozioak… eitb
…