Madonna, FBIren lupapean

The Daily on line egunkariak azaldu duenez, Justizia Departamentuko ikerketek Success for Kids (SFK) GKEko ustezko finantza irregulartasunetan jarri dute arreta. Erakundea 2001an sortu zen eta Madonna da lehendakaria.  Erakundea sortu zenetik, 23 milioi euro bildu dituzte (horietatik ia milioi erdia Madonnak eman ditu) pobretasun egoera larrian bizi diren hainbat herrialdetako –Malawi, besteak beste, bere semetzakoen jaioterria–  gazteen hezkuntza bermatzeko; baina, antza denez, proiektuok ez dira aurrera atera. Duela astebete abeslari ilehoriak Malawin ikastetxe bat eraikitzeko planak bertan behera utzi zituen beste karitatezko ekintza batzuen finantza gestio txarrengatik; izan ere, premiazkoak ez ziren luxuetan 2,7 milioi euro xahutu zituzten.

Guztia agerian gelditu da Success for Kidseko zenbait emailek elkarteko kontuak publiko egiteko eskatu dutenean.

NDkwNw==

Irudia | Madonna | David Shankbone | Creative Commons By SA