Lurrari Lotu 1512-2012 abestia sortu du Tximeleta taldeak

Lurrari Lotu 1512-2012 abestia sortu du Tximeleta taldeak –

500 urte igaroko dira Nafarroako konkista gauzatu zenetik. Hori gogoratzeko, Tximeleta musika taldeak “Lurrari Lotu 1512-2012” abestia sortu berri du. Doan ere jaitsi daiteke saretik.

Etxarri2012 ekimenaren barruan aurkeztu dute Lurrari Lotu 1512-2012 abestia.Memoria historikoa berreskuratzea eta erabakitze eskubidearen alde lan egitea ditu proiektuak helburu.

Letra:

Indarkeriaz lurra lapurtu eta zuen kateetan lotu,
Baina ez duzue oroimenaren katea moztea lortu!

Bost mila gorpu bakean bizi, bizi zen erreinuko lurrean,
Bost mila arrazoi gehiago dira inperioaren aurrean!

Ixilarazi nahi gintuzuen, bihurtuarazi erdaldun
Baina oraindik bizirik dago gure lingua navarrorum

NAFARROA, NAFARROA, NAFARROA EZ AL DA NOR?
EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO BEREA ZOR?

Anexio gisa saldu zenuten konkista bat izan zena…
Belaunalditan transmititu da liburutan falta dena.

Oroitzen duen herria ez da bizi atzera begira
Nafarroara garai berriak aurki etorriko dira.

Karrika estu, lautada zabal, mendi malkartsuei auskin!
Gure lurrari lotuko gara baina gure kateekin

NAFARROA, NAFARROA, NAFARROA EZ AL DA NOR?
EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO BEREA ZOR?
NAFARROA, NAFARROA, NAFARROA EZ AL DA NOR?
EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO BEREA ZOR?

Nafar askatasunaren alde, Amaiaurko etxarrian borroka egin zutenei betiko argia.

NAFARROA, NAFARROA, NAFARROA EZ AL DA NOR?
EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO, EZ AL ZAIO BEREA ZOR?

MILA BOSTEHUN ETA HAMABI
BI MILA ETA HAMABI
EMAN HITZA NAFARROARI!
EMAN EUSKAL HERRIARI!

Lurrari Lotu 1512-2012 abestia sortu du Tximeleta taldeak