Amaia Remirez: “Mugak zabaldu behar dira, beste herrialdeetatik datozen pertsonak hartzeak eta balioesteak gure gizartea aberasten baitu”
‘Los Williams’ dokumentalak Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean –
‘Los Williams’ dokumentalak Donostia Zinemaldiko Zinemira sailean hartuko du parte
…
Iñaki eta Nico Williams, Athleticeko jokalariek, athleticzaleen artean grinak pizteaz gain, kontatzea merezi duen istorio polita dute atzean.
Kanaki Filmsen ‘Los Williams’ dokumentalean arrazakeria, anaien arteko harremanak, migrazioa, oroimena, identitatea eta pribilegioa jorratzen dituzte, baita gorputz beltzean zuria zaren, euskaldun beltza zaren edo, besterik gabe, atzerritar sentitzen zaren ez jakitearen deserosotasuna ere.
Futbola bozgorailu gisa baliatuz, batez ere gazteengana eta haurrengana iristeko, Raul de la Fuentek eta Amaia Remirezek bi anai horien ibilbidea kontatzen digute mezu garrantzitsu bat helarazteko ideiarekin: mugak zabaldu behar dira, beste herrialdeetatik datozen pertsonak hartzeak eta balioesteak gure gizartea aberasten baitu.
Nico Williams 2022ko iraila:
-Zer eskatuko zenioke Espainiako presidenteari?
-NIco: Zergak jeistea.
-Euskaraz badakizu?
-Niko:Euskaraz? Ni zero.
Eta pertsonaia hau ipini eredu moduan? Mesedez! Asier Villalibre agian ez da hain futbolari ona, baina pertsona moduan…
Zenbat??? Zenbat atzerritar jaso ditzake estaturik ez daukan nazio batek, bere izakera galtzeko arriskuan egon ez dadin??? Zentzuzko galdera honi, inork ez dio erantzunik ematen eta gure biziraupenerako, funtzeskoa da.
Une honetan muturreko kapitalismoak bere agonia luzatzeko modu bakarra behin betikoz familia, nazioa, erligioa suntsitzea da, ez du beste irtenbiderik. Hau norbanakoaren eskubide sustapen modura mozorrotu du eta ezker ideologiarekin bat egin du familia, nazioa eta erligioaren suntsipen prozesuan. Ezkerrak ez du inoiz hain aliatu potenterik izan, konbenientziazko aliatua. Eta gurean horrelako artikulutxoak idazten dituztenak auzolotsa emateaz gainera kapitalista neoliberalak dira.
Ongi da. Mugak zabaldu eta horrek aberasten gaitu. Horietatik zenbat migratzen dira Txinara, Japoniara, Saudi Arabiarrera, Katarrera, Dubaira, Emirretitara. Ez dituzte ezta Palestinarrak ere onartzen. Begira Suedia nola dagoen, eta hemen bertan nire hurbileko emakume zenbait beldur dira nondik pasatuko. Hori aberastasuna hori!
Hain harroa da kapitalista neoliberal hauen diskurtsoa, eurekin bat ez datorrena populista baita. Berdion dio milioi batzuk izatea beraiek bezala pentsatzen ez dutenak, ezin da ontzat hartu milioi hauen iritzia, diskurtsoa moztu egin behar zaie, neurri sanitarioak aplikatu behar zaizkie. Zelako harrokeria! Honek noizbait eztanda egingo du, zuk ezin diezu milioika pertsa batzuri esan oker daudela eta entzungor egin. Honek eztanda egingo du.
“beste herrialdeetatik datozen pertsonak hartzeak eta balioesteak gure gizartea aberasten baitu”.
Hori egia izatera, nolatan ez dira oraindik konturatu, demagun, Burkina Fason, Eritrean, Yemenen, Malin…? Bania berdin Brasilen, Hondurasen, Guatemalan? Oro har, herrialde txiro deitzen ditugun horietan?
Zein zentzutan aberasten gaitu horrek? Zergatik aberatsek (Danimarka, UK, AEB…) ez dute era horretan beren gizarteak aberastu daitezen?
Gezur zuriak ere gezur.
Zergatik nire kultura, bizimodua, ohiturak, hizkuntza, erlijioa, balioak… partekatzen ez dituzten horiek aberasten naute?
Ezberdintasunetan dago talka eta nik ez dut ezberdinon artean ordena mantenduko lukeen diktadurarik nahi, ezta herrialde tirabiratsu eta kaotiko batean bizi nahi.
Rock, blues, reggae, spagetti, humus, datil, atzerriko zinea, kirolak, zergatik kontsumitzen eta ikusten dituzu orduan? aberasten ez bazaituzte… Ezberdintasunean ikasketa dago, jakintza.
Eta zergatik ibili gara orduan orain dela gutxi arte espainiarrekin tiroka, ezberdintasunean ikasketa, jakintza badago?
Ipar, gauza horiek mugak ireki gabe kontsumi ditzaket, ala orain dela 40 urte ez zegoen horrelakorik?
Lehen tiroka eta orain euskararen aurkako epahiak barra-barra. Euskaldunek aurkitu beharko egoera horretan jakintza, ze espainiarrek ez dute askorik aurkitzen. Kukuxklaneko manifan zebilen beltzaren parekoa zara, Ipar.
Horrek ez zaitu zu Kukuxklaneko apurtxo bat egiten? Lets build a WALL!! Euskararen defentsaren alde ados, espainiarrekin tiroak zerbait gehiagorengatik ere izan ginen, munduarekin tiroka ezingo dugu baina… Euskarara ekarri behar dira Williamsak, Ibai-ak, etab….
Williams-ak eta Ibai-ak ez ditugu sekula santan euskarara ekarriko, euskarak ez baitu dirurik ematen, eta fama urri.
Eta… non dago Euskara delako hori? Euskara bera erdigunera ekartzekotan ez al ginen, bada? Bestela ere, ez al gara apurka apurka geure burua Ingelesera eramaten ari?