Logroñoko nafar euskaltzaleen hitzaldiak
Errioxako lur nafarrean Laminiturri kultur elkarteak “euskara Errioxan” izeneko hitzaldiak antolatu ditu datorren asterako. Apirilaren 19tik 22ra bitartean, programa interesgarria prestatu dute. Euskara sustatzeko eta gogoratzeko Errioxa lur nafarra dela, non euskaraz mintzatzen zen, Logroñoko euskaltzaleek honako hizlariak eramango dituzte: Gorrotxategi, Ramirez Sadaba, Aznar eta David Peterson. Euskaltzaleei deia egiten diegu arratsaldeko 7.30etan egunero joateko eta euskararen historian eta ikerkuntzan sakontzeko.
Irudia | Laminiturri | Laminiturri kultur elkartea. Errioxa (Nafarroa) | LGPL