[Zinema Euskaraz] Liztor Kapitaina

[Zinema Euskaraz] Liztor Kapitaina –

Zineuskadiren Zinema Euskaraz programari esker, “Liztor Kapitaina” ikusgai dago Hego Euskal Herriko zinematan, euskaraz.

Publiko orokorrari bideratuta dagoen film dominikarra euskarara bikoiztuta ikusi ahal izango dugu.

[Zinema Euskaraz] Liztor KapitainaIstorioa Avispatropolisen eta Eztiaren Erreinuan gertatzen da. Harmonian bizi dira, abaraskan, Liztor kapitainak babestuta, baina euren etsai Jaques Poison liztorrak eta bere jarraitzaileek bake horrekin amaitu eta bi koloniez jabetzeko asmoa dute. Liztor kapitainaren esku dago beretarrak kosta ahala kosta defendatzea, beti bezala, nobleziaz, justiziaz eta errugabetasunez.

Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten ikusiko dugun bederatzigarren filma da, “Central Parkeko heroiak” lanaren ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko helburua du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak bultzatutako programa honek, eta haur zein gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketaz arduratzen da, zinemagintzan euskararen hedapena bultzatzearren.

Datozen hilabeteetan, beste film batzuk ere izango ditugu Zinema Euskaraz programaren barruan: abenduaren 5ean, “Super Klaus”.

[Zinema Euskaraz] Liztor Kapitaina

ZINEUSKADI irabazi-asmorik gabeko elkartea da eta kide fundatzaileen artean daude Eusko Jaurlaritzako Kultura Saila eta Euskadiko produktoreen bi elkarteak:IBAIA eta EPE-APV. 2014 urtetik Euskal Irrati Telebista, Festival Internacional de Cine de Donostia San Sebastian S.A. eta Fundación Filmoteca Vasca erakundeak ditu bazkide.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude