Literaturako 377 klasiko euskaraz eta euskarri digitalean
eBookak irakurle tradizionalisten liburutegietan ere beren txokotxoa aurkitzen ari dira pixkanaka-pixkanaka. Paperak iraganeko gauza dirudi, gailu elektronikoek kontsumitzaileak liluratzeko duten botere ikaragarria dela eta: eBookak, tabletak, azken belaunaldiko smartphoneak eta, nola ez, ordenagailuak. Baina horrek ez du esan nahi gure literaturako klasikoak paperean hiltzera kondenaturik daudenik. Armiarma proiektuak euskal literaturako eta literatura unibertsaleko 377 obra digitalizatu eta ePub eta PDF formatuetan jarri ditu guztion eskura.
Etxepare, Leizarraga, Munibe, Soroa, Azkue, Orixe, Kirikiño, Lizardi, Lauaxeta… Eta baita Skaespeare, Cervantes, Sade Markesa, Poe, Flauvert, Maupasant, Twain, Tolstoy eta abar ere.
Euskal klasikoak eta euskarara itzulitako klasiko unibertsalak euskarri modernoetan doan irakurtzeko aukera itzela. Eguberrietarako tableta edo eBookik oparitzeko asmorik baduzu, ez ahaztu Armiarmak eskaintzen dituen klasikoetako bat irakurketa zerrendara gehitzea opariari balio berezia emateko.
Guztiak hemen: Armiarma liburu elektronikoa
Apartekoa iruditzen zait ARMIARMAren eskaintza, baina askotan iruditzen zait ahoa betetzen zaigula “klasikoa” hitzarekin. Eta ez literatura kontuetan bakarraik. Esango nuke nahastu egiten ditugula “klasikoa” eta “zaharra”. Izan ere Axular bada klasiko bat, adibidez, baina Nemesio Etxaniz edo pareko besteren bat, ez nuke esango klasiko bat denik. Bereiztu egin behar genituzke idazle klasikoak eta idazle zaharrak, bestela arriskua baita dena prezio bereko urre merke moduan saltzekoa.
Hitzek esanahi bat baino gehiago izaten dute askotan, eta “klasiko” ez da salbuespena. Niri saltsa handiagoa iruditzen zait “klasikoak” eta “zaharrak” bereizten hastea; izan ere, ez al da “idazle zaharra” 60 urtetik gora dituena ere? Badaude beste aukera batzuk: antzinako idazleak, garai batekoak… Hala ere, nik uste “klasikoak” esanda denak sartzen direla, aspaldikoak batetik, eta eredugarritzat jotzen ditugun haiek ere bai, bestetik.
Uste dut blgraoen jario arruntak balioko dizula:Aproba egiten baduzu esan balio duen ala ez, bale?