Kritika Zinematografikoa: “L´Innocent”

Kritika Zinematografikoa: “L´Innocent” –
Kritika Zinematografikoa: "L´Innocent"

Zuzendaria: Louis Garrel
Urtea: 2022
Herrialdea: Frantzia

-Inozentziaren galera-

Kritika Zinematografikoa: "L´Innocent" Louis Garrelek bere laugarren pelikularekin elementuak biderkatzeko ahalegina egiten du, zuzendaritzan, gidoigintzan eta protagonistaren funtzioetan bere zereginak biderkatzen dituen bezala: L’innocent kartzelaren inguruan garatzen den komediaren eremuan hasiko da, familiaren alorreko melodrama erromantikoan barneratuko da halaber, eta zine beltz eta polar frantsesaren tropoak bere egingo ditu azkenik. Nahasketa generikoaren koktelera honek batzuetan ongi funtzionatuko du, beste batzuetan osagaien erabilera desorekatua denaren sentsazioa izango dugu, baina harrigarriena da zapore klasikoa izango dugula uneoro pelikula ikustean.

Abel (Louis Garrel bera) gizon alarguna da, bere emaztearen hutsunearen zauriak erre egiten dio, eta aldi berean, bere amaren (Anouk Grinberg) kezka etengabea dauka, kartzelatik irten berri den gizona baita bere senar berria (Roschdy Zen). Lehen konpasetan, hala, dramedia horietako baten aurrean gaude, berez, barnetik suntsituta dagoen pertsonaiak ama gaizkile batekin dagoenaren susmoa izango baita pelikularen motorra, nolabait, ama-seme rolak iraultzeak sor dezakeen barrea tarteko. Komedia bezala eztanda egiten ez duen pelikula dela ohartzen garenerako erregistroa aldatu egingo da eta zine beltzaren eremuetara egingo du bira pelikulak, konbentzioetako asko bere eginez: oinez zein autoz egingo diren jazarpenak, lapurretaren plan neurtua azaltzeko kamioi gidariaren afari errutinaren azalpen bisuala, eta are gehiago, aldi bereko egoera askotako muntaia paraleloarekin batera, pantaila zatikatua ere azalduko zaigu (Brian De Palmaren pelikulei erreferentzia zuzena da). Egia da tresna hauetako asko era forzatuan baliatzen direla, baina lapurretaren planifikazio eta exekuzioa zinez gustagarria da. Izan ere, kutsu metafilmikoa izango du errelatoak puntu batean (sinesgarritasuna lortzeko behar diren elementuen inguruan luze hitz egingo dute pertsonaiek), eta Abelek bere lagun minarekin (Noémie Merlant) errealitate eta fikzioaren mugak arakatzean, drama erromantikoaren ateen aurrean aurkituko gara ezustean.

Esan bezala, estilo bisual klasikoaren aldeko apustua bideratzen du Louis Garrelek, Lyongo kaleetan ematen den istorio hau kontatzeko. Argazkilaritza zaharkituaren itxura emanez, oro har planteatzen dituen genero jauzietara egokitzen den kamera kameleoikoa dela esan genezake. Horren adibide da errekurtso formal berdina, pertsonaia inguratzen duen 360 graduko travellinga erabiltzen dela genero ezberdinen egoera ohikoetan, hala nola, pertsonaia kale jendetsuan susmagarriari segika ari den unean, karaokean ematen den une musikal komikoan, edo film erromantikoetako klasiko den musu sekuentzian. Handik eta hemendik jasotako pasarte eta piezekin osatuko da inozentziaren galeraren inguruko pelikula hau (inozentzia era psikologikoan ulertuta eta batez ere, era juridikoan, errudun izatearen aurkako bezala).

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "L´Innocent"

Kritika Zinematografikoa: “L´Innocent”

Euskal pantailaren gunea