Liburu trukian
Liburu trukian –
Oier Gorosabelek Garagoittiko Orakulua blogean.
Paper kontenedoretik beste liburu partida bat erreskatau eta gero, uda honetan bookcrossing aktibidade haundixa darabiltt. Hori dala eta, Gari Araolaza eibarnautiak eskatuta, jardun honen deskribapena egingo dot.
Hasteko, esan biharra dago nik -liburuzalia izan arren- ez dotela hau arrazoi moralengaittik egitten. Jente askori modura, etxata gustatzen liburuak zakarrontzixan ikustia; baiña ez neuke bihar hau hartuko… hain dibertigarrixa ez balitza. Izan be, oso ondo pasatzen dot nik liburuak hortik zihar “askatzen”, eta gero euren bidia mundutik zihar jarraitzen. Horixe da nik bookcrossing egitteko arrazoi nagusixa.
Gauza nahikua ezaguna eta aspaldikua izan arren, konturatzen naiz hamen gure inguruan ez dagola oso hedatua. Handik eta hamendik bai, badira liburuak trukatzeko puntu batzuk (www.bookcrossing.com webgunian izena emoten badozue, hantxe agertzen da zerrendia) baiña euren erabilleria ez da masibua, iñundik iñora be, eta jentiak liburuak hartu-emon egitten badittu be, gehixenak ez dabe webgunian sartzeko biharrik hartzen, horren barri han emoteko. Neure estadistikak begiratuta, 100 bat liburu “askatu” dittudaz oiñ arte, baiña 3 hartzaillek bakarrik idatzi dabe zeozer. Gitxi da baiña… zelako poza, halakuetan!
.
Prestaketia
Jakiña: jokuan bihar dan moduan jokatzeko, aldez aurretik bihar pizkat hartu bihar da. Webgunian izena emon, askatuko dozun liburua errejistratu (sistemak BCID zenbaki bat emongo detsu, kotxian matrikula zenbakixa modokua) eta BCID zenbakixori liburuan ipiñi. Besterik ez, eta liburuak mundutik zihar egingo daben ibil bidia jarraitzeko moduan egongo gara.
Printzipioz ez da besterik bihar; halan be, nik BCID zenbaki hori ipintzeko etiketa hau diseñau neban, bookcrossing zer dan azalduz, eta webgunian barri emonez. Celloz edo pegamiñez pegatzen dot, ikusteko moduko lekuren batian. Hamen dakazue, zuek be erabilli nahi izan ezkeriok.
.
Prozeduria
Jolas atsegiña da liburuen asunto hau. Ondarruko kontsultako itxarongelan badakat kajatxo bat, 4-5 liburukin. Libururen bat “askatu” nahi dotenian, han laga neike. Baiña jentiari asko kostatzen jako bertatik hartzia (nere pazientiak behintzat, erreparua dake dohan emondako gauzia hartzeko); horregaittik, gehixenetan, kalian lagatzen dittudaz. Ez edozelan:
- Pasoko lekua izan bihar da, jentiak ikusteko modukua.
- Euri sasoia bada, aterpian hobeto.
- Goizez hobeto: jente gehixagok ikusiko dau.
Eta besterik ez! Oso erreza, ikusten dozuenez.
Pasa dan astia gurasuen etxian pasau dot, eta bertan dakadazen liburuetan entresaka majo bat egin dot (20-25 liburu kenduta; danak Eibarko kalietan laga dittudaz: Untzaga, Ardantzako trenbide gaiñeko pasialekua, San Andres eliza inguruak, anbulatorixua, Toribio Etxebarria… Izan be, hobe izaten da hori (benetan gorde nahi dozuzen liburuak gordetzia, eta bestiak kentzia) danak akumulatzen juatia baiño, eta halako baten (etxe aldaketa batengaittik adibidez) danak harrapaladan eta modu txarrian bota bihar izatia.
Ba horixe da dana, Gari. Konforme? Beste jakingurarik?
Liburu trukian