Leopoldo Zugaza Durangoko Azokako sortzailea hil da
Leopoldo Zugaza Durangoko Azokako sortzailea hil da –
Leopoldo Zugaza Fernandez, kultur sustatzaile, dibulgatzaile, historialari eta editorea 90 urte zituela hil da. Durangon 1932an jaioa, 1964an Gerediaga Elkartearen sorreraren sustatzailea izan zen, Durangaldeko alderdi kulturala aztertzea eta sustatzea helburu zuen elkartea frankismoaren erregimen politiko haren testuinguruan. 1965ean, elkarteak (Leopoldoren proposamenez) jarri zuen abian Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azoka, gaur egun ere egiten jarraitzen dena, 57. edizioa duena aurten, eta zalantzarik gabe euskalgintzako urteroko kultur ekitaldi garrantzitsuena dena. Gainera, Zarauzko PHotoMuseum eta Durangoko Arte eta Historia Museoa, Gaiak aldizkaria edo Manuel de Larramendi Institutu Bibliografikoaren sustatzaile ere izan da durangarra. Bilboko Arte Eder Museoko Patronatuko kide izan zen, presidenteorde ere bai. Leopoldok jasotako saririk aipagarrienen artean, 2018an eman zioten Arte Ederretako Merezimenduaren Urrezko Domina, eta 2020an Eusko Jaurlaritzaren Gurea Artea Saria. Miguel Zugazaren aita da, hamabost urtez Madrilgo Prado Museoa zuzendua, Reina Sofia museoa eta 2017tik Bilboko Arte Ederren Museoa. Milesker danagatik!
- Leopoldo Zugaza – Elkarrizketa – Euskonews
- Leopoldo Zugaza kultura sustatzaile eta dibulgatzailea hil da (eitb.eus)
Leopoldo Zugaza Durangoko Azokako sortzailea