Lekeitioko 20. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia, asteburuan

Lekeitioko XX. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia
Lekeitioko XX. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdia

Lekeitioko 20. Nazioarteko Kale Antzerki Jaialdian sua izango da protagonista eta, gaur eta bihar, gauean, suarekin loturako ikuskizun bereziak eskainiko dira. Gaur, ostirala, Frantziatik datorkigun Karnavires taldeak kondaira greziar baten suzko moldaketa porturatuko du. Sua eta kalejira ikusgarria. Bihar, larunbatean, berriz, Mediterraneoko usadio zaharraz gozatzeko Correfoc (suzko kalejira) bat kaleratuko dugu Scura Splats taldearen eskutik. Su azpiko dantza zirraragarria.

Honez gain, ume-animazioak, kale-kabaretak, komeria musikalak, clown-ak eta abangoardia ikuskizunak. Ezer ez da faltako.

Gainera, urteurren berezia ospatzeko, Lekeitioko Kale Antzerki Jaialdiarekin batera, Hortzmuga eta Gaitzerdi antzerki taldeek ere hogei urte bete dituzte aurten. Hori dela eta, erakusketa bat egongo da ikusgai jaialdiak irauten duen egunetan, Eskalope aretoan, Lekeition. Bertan, Hortzmuga taldearen lana, Gaitzerdi taldeari buruzko dokumentala eta Lekeitioko jaialdiaren hogei edizioetako kartelak egongo dira ikusgai.

EGITARAUA:

Uztailak 10, ostirala:

19:30etan, kalez kale, “Animatic”, SCURA SPLATS (Castelló).
20:30etan, portuan, “Cabaredeambulante”, FEMME FATALE (Galizia).
22:30etan, talaiatik plazara, “Odysseus”, KARNAVIRES (Frantzia).

Uztailak 11, larunbata:

12:30etan, plazan eta kalez kale, “On Egin Mon Amour”, SALITRE (Euskal Herria).
19:00etan, plazan, “Atxikistan”, EIDABE (Euskal Herria).
20:00etan, talaiatik plazara, “On Egin Mon Amour”. SALITRE (Euskal Herria).
21:00etan, portuan, “Olimpikas 2012”, HORTZMUGA (Euskal Herria).
22:30etan, plazan, “Otsoko”, GAITZERDI (Euskal Herria).
23:30etan, kalez kale, “Factum Llama”, SCURA SPLATS (Castelló).

Uztailak 12, igandea:

12:30etan, plazan, “Mementu Ridiccoli”, EN LA LONA (Argentina-EH).
19:00etan, plazan, “Tocata y fuga (en fu renol)”, ZANGUANGO (Kastilla).