[Zinema Euskaraz] Lau ahizpa magikoak
[Zinema Euskaraz] Lau ahizpa magikoak –
“Lau ahizpa magikoak” filma gaurtik aurrera zinema-aretoetan ikusgai, Zinema Euskaraz programaren barruan.
Zinema Euskaraz programak aurkezgai duen filma Sven Unterwaldt alemaniarrak zuzendutakoa da, eta publiko orokorrari bideratuta dago.
Sheridan Winnen ‘Sprite Sisters’ liburu-sortan oinarritzen den lan honek, Flame, Sky, Flora eta Marina ahizpen abentura magikoak azaltzen dizkigu.
Filma areto hauetan proiektatuko da:
- Getxo Zinemak
- Gran Zinema Zugaza (Durango)
- Niessen Errenteria
.
Zineuskadik sustatutako Zinema Euskaraz programaren barruan aurten estreinatuko den hirugarren filma da, “Yuku eta Himalaiako lorea” eta “Momiak” lanen ostean. Euskal ikus-entzunezkoen sektoreari laguntzeko konpromisoa berresten jarraitu nahi du ekimenak. Euskal zinema-sektoreari laguntzeko apustuari helduz, haur eta gazteei zuzendutako pelikulen bikoizketa bultzatzen du Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika sailak, eta euskara sustatzen du zinemagintzan.
Halaber, datozen hilabeteetan, Zinema Euskaraz programaren barruan, beste film batzuk ere izango ditugu. Horien artean, datorren apirilean “Mavka” pelikula iritsiko da zine-aretoetara, eta maiatzean “Little Alan”.
[Zinema Euskaraz]