Kritika Zinematografikoa: “Las chicas están bien”

Kritika Zinematografikoa: “Las chicas están bien” –
Kritika Zinematografikoa: "Las chicas están bien"

Zuzendaria: Itsaso Arana
Urtea: 2023
Herrialdea: Espainia

Kritika Zinematografikoa: "Las chicas están bien"-Printzesak deseraiki egin behar dira-

Itsaso Arana aktore nafarrak zuzendaritzaren esparrura egindako lehen hurbilketaren emaitza da Las chicas estan bien; zinemaren, adiskidetasunaren, hauskortasunaren erretratu eder eta hunkigarria, norberaren bizipenen ispilu eta horiek gogoratzeko gordailu.

Emakume talde bat astebetez Nistal de la Vegako (Leon, Gaztela)  XVII. mendeko errota zahar batean elkartuko da, antzezlan baten entseguak egiteko. Denetariko elkarrizketak sortuko dira giro horretan, hamaika gairi buruzkoak: adiskidetasuna, antzerkia, maitasuna, zurztasuna, heriotza… eta horiek denak gorpuzteko boskote protagonista distiratsua, Barbara Lenniek, Irene Escolarrek, Itziar Manerok, Helena Ezquerrol eta Itsaso Arana zuzendariak osaturikoa.

Haiek dira eta ez dira. Fikziozko filma da, ustez, baina dokumentalari estuki loturiko narrazio ereduan. Zuzendariak emandako elkarrizketa batean irakurri dut gidoi bat bazegoela; oso ohikoa ez zen lengoaiaren tratamendua zuen oinarrizko testu bat. Bertatik abiatuta, filmeko gaien inguruko elkarrizketa pertsonalak izan zituen aktore bakoitzarekin, eta, bueltan, haien pasadizoen eta bizipenen album moduko batzuk bildu zituen. Emaitza, beraz, neurrira egindako jantzi baten modukoa izan da protagonista bakoitzarentzat.

Hala, pantailan ikusiko duguna fikzioa da, bai, baina beren bizitzako pasarte eta istorioen gainean eraikitakoa. Protagonistek literatura-testuekin, apo, printzesa edo desagerturiko printzeen ipuinekin jolasten dute, intimitate hunkigarri eta sakonki gizatiar batez, eta ikuspegi feminista, pertsonal zein moderno batetik, horiek guztiak deseraiki arte.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Las chicas están bien"

Kritika Zinematografikoa: “Las chicas están bien”

Euskal pantailaren gunea