Larrain dantza kantatua

LARRAIN DANTZA KANTATUA –

LARRAIN DANTZA KANTATUA “Larrain-dantza: Nafarroatik lau haizeetara” Lizarran, urtarrilaren 27an

Heldu den urtarrilaren 27an, Lizarrako Los Llanos Kulturgune berrian “LARRAIN DANTZA: Nafarroatik Lau Haizeetara” ikuskizuna eskainiko du 180 gizon-emakumez osaturiko kolektiboak.

Parte-hartzaileak: Ereintza abesbatza (Lizarra), San Andres abesbatza (Atarrabia), Atarrabia abesbatza (Atarrabia) eta Mirua abesbatza (Iruñea); Lizarraldeko Herri Dantzen Tailerreko dantzariak; “El Bardo” taldeko antzezleak; Ezpelur taldeko musikariak.

Ikuskizunean, 1903. urtera jauzi eginen dugu, Alfonso XIII.ak Lizarrara egin zuen bisita irudikatzeko. Izanez ere, errege borboiari ongietorria emateko kariaz urte hartan antolatu ziren ekitaldien artean, gazte batzuek lehenbiziko aldiz dantzatu zuten Larrain-dantza. Antzeztutako gidoia gehienbat gaztelaniaz emanen da.

Gertaera hura izan eta 115 urte geroago auzolanean prestatu den emanaldi honetan, orduan bezalaxe berritasun berezi bat izanen da, Larrain dantza abestu ere eginen baita, lau ahotsetan, euskaraz, dantzaren doinu ezagunentzat espres sortutako hitzak ezagutaraziz. Lau abesbatzek batera kantatuko dute, musikarien doinuak lagunduta eta dantzariak dantzatzen diren bitartean, ikuskizunari amaiera emateko.

Sarrerak Internet bidez eros daitezke, estella-lizarra.sacatuentrada.es webgunean

LARRAIN DANTZA KANTATUA “Larrain-dantza: Nafarroatik lau haizeetara” Lizarran, urtarrilaren 27an