Kup Taldea larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Kup Taldea larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista –

Abesbatzak testu sakratuetatik abiatutako obra sorta zabal eta askotarikoa hautatu du larunbat honetan, urriak 26, 11:00etan, Miramonen izango den kontzerturako. Sarrerak bukatu egin dira.

Kup Taldea larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonistaLarunbat honetan, urriak 2611:00etan, Euskadiko Orkestraren ganbera-musika ziklo Miramongo Matinéeen Denboraldiko bigarren hitzordua izango da. Bertan, Kup Taldea‘Sacrum’ izeneko kontzertua eskainiko du. Sarrerak bukatu egin dira kontzertu honetarako.

Kup Taldea 2003an sortu zen, Musikene Euskal Herriko Goi Mailako Musika Ikastegiaren inguruan, eta garai hartan abesbatza-zuzendaritzako irakaslea zen Gabriel Baltes maisuaren zuzendaritzapean, gaur egun oraindik taldearen buru dena. Harrezkero, Euskal Herriko txoko guztietatik etorritako ahotsek lagundu dute 16 kantariren hasierako nukleo hura, denborarekin, gaur egun ezagutzen dugun talde sendo eta entzutetsuan bihurtzen.

Miramongo Matinée honetarako abesbatzak garai eta jatorri desberdinetako musikagileen lan sorta zabala aukeratu du, izendatzaile komun gisa hartuta guztiak testu sakratuetatik abiatzen direla. Idatzi hauek beti izan dira inspirazio-iturri musikagileentzat. Errenazimentuaren aurretik eta baita gaur egun arte ere, musikari handien idazlumetatik musika polifonikoaren maisulanak sortu ziren: mezak, requiemak, moteteak, salmoak, etab.

Alemaniako garai Barrokorako, abesbatzak Heinrich Schütz eta Hermann Schein —Bachen aurretiko bi konpositore garrantzitsu—aukeratu ditu, eta garai Erromantikorako, Mendelssohn. Ondoren etxera bidaiatuko dugu XX. eta XXI. mendeetako hiru euskal ordezkari ospetsuren eskutik: Aita Donostia, Xabier Sarasola eta Javier Busto. Frantziatik Francis Poulenc entzungo dugu eta hain ezaguna ez den musikari bat ere bai: Pierre Villette. Ingalaterrara ere iritsiko gara Edward Bairstowekin, Norvegiara Knut Nysted eta Ola Gjeilorekin, eta Ameriketara Randall Thompsonekin eta bere Alleluia ospetsuarekin.

Miramongo Matinéetara eroso joateko, Euskadiko Orkestrak doako autobus-zerbitzua eskainiko du. 10:25ean abiatzen da autobusa Gipuzkoa Plaza 4tik eta geldialdiak egiten ditu Antso Jakituna 18an eta Madril Hiribidea 34an. Miramongo Matinéeek Kutxa Fundazioaren babesa dute sortu zirenetik.

Kup Taldea larunbat honetako Miramongo Matinéearen protagonista

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude