PLAZARA! kultur-saio ibiltariak Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu

PLAZARA! kultur-saio ibiltariak Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu –

PLAZARA! kultur-saio ibiltariak Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu azaro eta abenduan.

Udagoieneko ostera egitasmo kulturala, Ostera aurrerantzean, berrikuntzaz betea dator 2023ko edizioan.

Ostera: Plazara! Kultur-saio ibiltariak diziplina ezberdinekin osatutako programazio zabal bat eskainiko du Gorliz, Urduliz eta Etxebarrin.

Asteburu osoa hartuko duen egitarau kulturala programatu da herri bakoitzean, doan eta herritar guztiei zuzendua.

Musika izango du ardatz Osteraren 2023ko edizioak. Baina musikarekin batera; kale animazioa, irudi proiekzioak, Dj-ak, Bertsoak, edo Pole dance-a bezalako ikuskizunetaz gozatzeko aukera ere egongo da.

PLAZARA! kultur-saio ibiltariak Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu“Ostera 2023: plazara!” kultur-saio ibiltariaren aurkezpena egin berri da Bilbon. Prentsaurrekoan, Isaak Amezaga Larrazabal, Bizkaiako Aldundiko euskara zuzendari nagusiak eta Jasone Mendizabal, Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak hartu dute parte.

Jasone Mendizabal, Euskaltzaleen Topaguneko zuzendariak azaldu duenez, norabide berri bat eman nahi izan zaio Udagoieneko Osteraren aurtengo edizioari. Izan ere, izena aldatzearekin batera, OSTERA izango da egitasmoa aurrerantzean, herritar guztientzat prentsatutako kultur-egitarau anbiziotsu bat prestatu nahi izan dugu aurtengo edizioan, musika bestelako diziplina artistiko batzuekin uztartuz.

PLAZARA! du izena 2023ko Osterak eskainiko duen 6 emanaldiko zirkuito ibiltariak eta Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu, hurrenez hurren. Herri bakoitzeko egitarauak aste burua osoa hartuko du, larunbat zein igandean eskainiko baitira ikuskizunak, erabat doan, herri erdian ipinitako karpan. Jasone Mendizabalek adierazi duenez, Ostera: plazara!-k denetariko zaleentzako doako  kultur egitarau mardula osatu du aurtengo edizioan, punta-puntako musikarien emanaldiak bestelako ekimen artistikoekin nahastuz, herritarri kultur-esperientzia diferente eta originala eskainiz.

Ostera 2023; plazara!-k 2 emanalditan zatitu du aurtengo edizioko eskaintza. Larunbateko emanaldiak hartzaile gazteei zuzenduta daude batik bat; eta kontzertuarekin batera, Dj-a, Irudi ikuskizuna eta Pole dantza eskainiko ditu. Igandeko emanaldiak, berriz, familia osoarentzat pentsatuta diseinatu dira.

Horrela osatu da egitaraua herriz herri:

PLAZARA! kultur-saio ibiltariak Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu

PLAZARA! kultur-saio ibiltariak Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu

PLAZARA! kultur-saio ibiltariak Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu

Isaak Amezaga Larrazabal, Bizkaiako Aldundiko euskara zuzendari nagusiak, Udagoieneko ostera bezalako ekimenek euskararen normalkuntzan daukaten garrantzia nabarmendu du. Kultura sustatu eta hauspotzea Aldundiaren apustu estrategikoa dela adierazi du: izan ere, kultur jarduera herri izaeraren ezinbesteko osagaia dela iruditzen zaigu, eta jakin badakigu herritarrek kulturaren beharra duten hein berean behar duela kulturaren sektoreak erakundeen sostengua. Jasone Mendizabalen hitzak berretsiz, aurtengo ostera plazara! kultur-saio ibiltaria berezia izango dela adierazi du Isaak Amezagak, diziplina ezberdinetako ikuskizunez gozatzeko aukera emango baitie herritarrei.

Bestalde, Ostera plazara!-k, aurreko edizioetan bezala, bere webgune propioa izango du 2023an ere.

PLAZARA! kultur-saio ibiltariak Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu