Kultur arloko proiekturen bat abian jartzeko asmorik?
Ekintzailetasuna Kulturan izeneko ikastaroa antolatu dugu KULTIBA Kultur Aholkularitzarekin batera. Ikastaro honek kultura arloan ekiten hasi nahi duten horiei hainbat tresna eta oinarrizko ezagutza eskainiko dizkie. Prestakuntza proposamen honen helburuak dira ideia bat proiektu ekintzaile bilakatzen laguntzea eta kulturan ekiteko beharrezkoak diren trebetasunak eskaintzea.
Datu orokor batzuk:
-Iraupena: azaroak 2 – abenduak 18 (30 ordu)
-Ikastaroa guztiz online eskainiko da eta praktikoa izango da, esperientzian oinarritutakoa
-Irakaslea: Aitzol Batiz Ayarza
-Donostia2016k diru-laguntzak emango ditu ikastaroan parte hartzeko
Hemen daukazue informazio guztia: Ekintzailetasuna Kulturan
Ea zuen gustukoa den prestakuntza-proposamena.