Kritika Zinematografikoa: “Un Silence”
Kritika Zinematografikoa: “Un Silence” –
Zuzendaria: Joachim Lafosse
Urtea: 2023
Herrialdea: Belgika
2023ko Urrezko Maskorraren lehian izan zen Sparta filmean Ulrich Seidl zuzendari austriarrak proposatzen zuen degradazio fisiko eta mentaletik oso urruti, haur pornografia ardatz duen guztiz bestelako pelikula aurkeztu zuen iaz, Joachim Lafosse belgikarrak Donostia Zinemaldiko sail ofizialean. Ia urtebeteren ostean iritsi da zinema aretoetara. François senarraren (Daniel Auteuil) portaerak isilpean gordeta dituen Astrid (Emmanuelle Devos) da protagonista. 25 urteren ostean, seme-alabek ahotsa altxatzea erabakiko dute, Schaar familiaren egonkortasuna kolokan jarriz.
Atsedenik hartuko ez duen soinu banda melankoliakoa bidelagun, istorio familiar sentikorra da UN SILENCE. Gehiegizko dramatizazioak, kontakizunaren gardentasun alperrak eta erritmo motelak telebista tradizionaletan eman ohi duten telefilm horietako baten itxura emango diote filmari.
Praktika pedofilien aurkako salaketa izan nahi du, baina gidoiak planteatzen duen argumentu-lerroak (eta beronen azaleko trataerak) ez dio batere onik egiten obrari. Are, emakume protagonistaren zintzotasuna, abokatua den senarrarekiko fideltasun eta konpromisoak ezbaian jarriko du filmaren beraren moraltasuna ere.
Flashback erara kontatuta egonik, lehen sekuentziatik bertatik ezagutuko dugu UN SILENCE-en patua, beraz, bukaera tragikora nola iritsi gintezkeen asmatzea, familia protagonistaren hausturaren kronika, litzateke lehen instantzian filmaren erakargarritasun nagusia. Narratiboki, baina, proposamen berezi eta apurtzailerik ez du planteatuko, eta besaulkian loak noiz hartuko gaituen itxarotea besterik ez zaigu geldituko.
.
Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!
Kritika Zinematografikoa: “Un Silence”