Kritika Zinematografikoa: “Reas”

Kritika Zinematografikoa: “Reas” –
Kritika Zinematografikoa: "Reas"

Zuzendaria: Lola Arias
Urtea: 2024
Herrialdea: Argentina – Alemania – Suitza

Kritika Zinematografikoa: "Reas"Ametsei helduz, gorantz egitearena-

Antzerki munduan ibilbide luze eta saritua duen egilea da Lola Arias. Hogei urtetik gorako eskarmentua du antzezlanak idazten eta zuzentzen, eta zinemaren esparrura ere eraman du eskarmentu hori azken urteetan: bere ‘opera prima’ izan zen Teatro de guerra (2018) filmaren ildoak berreskuratu eta hedatu ditu zinemagileak bigarren lana izan duen Reas (2024) eraikitzeko. Proiektu gisa, Donostia Zinemaldiaren WIP Latam topaketan eman zituen lehen urratsak eta, urtebeteren bueltan, behin filma amaituta, jaialdi bereko Horizontes Latinos sail lehiakorrean aurkeztuta itxi zuen zirkulua.

Beren bizitzako denbora tarte bat preso igaro duen taldearen idiosinkrazia erretratatu du bertan: Yoseli (Yoseli Arias), Nacho (Ignacio Amador Rodriguez), Estefi (Estefy Harcastle), Noe (Noelia LaDiosa), Paulita (Paulita Asturayme) eta Carla (Carla Canteros) karismatikoen bizipenak. Hain zuzen ere, emakume horiek beraiek bilakatu ditu filmeko protagonista, eta pelikuletarako lokalizazio gisa erabiltzen den espetxe hustu batek eskainitako eszenatoki dekadentea baliatuta berreraiki du bakoitzaren historia.

Ostera, ikuspegia existentzia triste eta miserable batzuen aurrean kokatu baino, protagonisten unerik onenak erretratatzea izan da helburua, pasatakoak pasata ere, oraindik irmoak diren haien borrokarako grina eta ametsak azaleratzea. Protagonistak humanizatzen ditu, nolabait. Krimenak epaitu beharrean, bakoitzak gainditu behar izan dituen gizarte oztopoetan jari du begirada, presoak inongo aukerarik eskaintzen ez zien ingurune horren biktima gisa aurkeztuta.

Eta onartu behar da narratiba interesgarria darabilela Ariasek horretarako, antzezpen lanaz gainera, kantuan eta dantzan ipini baititu aktoreak. Hala, lehen minututan arrotza eta deserosoa begiztatu zaidan arren -pop estetika duen Martín Benchimolen argazkiak, gainera, akelarre hori indartu besterik ez du egiten- azkenerako erabaki gozagarria izan dela uste dut. Ezinbestekoa zen doinuak, mugimenduak eta baita gorputzak ere elementu eroale bilakatzea: nola azaldu, bestela, egon daitekeela fantasiarako, jolaserako eta katarsirako tarterik, berez sorgorra, indarkeriazkoa eta errepresiboa den testuinguru horretan.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: “Reas”

Nola zaude?

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude