Kritika Zinematografikoa: “Passages”

Kritika Zinematografikoa: “Passages” –
Kritika Zinematografikoa: "Passages"

Zuzendaria: Ira Sachs
Urtea: 2023
Herrialdea: Frantzia

Kritika Zinematografikoa: "Passages"-Pasioaren ondorio hauskorrak-

Bere filmografia ia guztia girotu duen New Yorketik urrun, bigarrenez aurkitu du babesa Ira Sachs zinemagile estatubatuarrak Europan. Portugalera eraman zituen Frankie (2019) filmeko pertsonaiak, Sintra hiri historikoko lorategi eta jauregietara, eta udazken beteko Paris kaletar eta hurbila izan du oraingoan agertoki. Frantziar zinemagintza kanon narratibo zein formal klasikoetatik aldendu zuten 60ko hamarkadako olatu berriko autoreen askatasun senaz kutsatuta, bikote harremanez, eta horien askotariko aukera eta formulez hausnartzeko erronkari heldu dio berriz ere Sachsek, Love Is Strange (2014) eta Married Life (2007) bere aurreko lanetan egin bezala.

Aski ongi funtzionatzen duen umore hotza bidelagun, pasioz, baina baita maitasun toxikoz betetako istorioa dakarkigu Passages-ek. Rainer Werner Fassbinder alemaniarraren melodrama autoreflexiboak, François Ozon frantsesaren atrebimendu transgresorea, eta Xabier Dolan kanadarraren gaztetasun lotsagabea erreferentzia ukaezin dituela, krisian dagoen bikote homosexual bat jarri du Sachsek erdigunean. Bere film berrienaren azken sekuentzia errodatzen bukatzear dagoen Tomas (Franz Rogowski) zinemagilea da protagonista, Martin (Ben Whishaw) senarrarekin ezkonduta badago ere, diskoteka batean ezagutuko duen Agatherekin (Adèle Exarchopoulos) oheratuko dena. Honek baina, zintzo bezain harro aitortuko dio senarrari gertatutakoa, eta itzulerarik gabeko zurrunbilo afektiboan murgilduta ondorio latzak pairatzera kondenatua izango da.

Filmaren lehen sekuentziatik bertatik, bere burua besteenaren gainetik dagoela uste izan, eta hala jokatzen duen zinema-zuzendariaren egozentrismoak haren intentzioez zalantzati izatera bultzatuko gaitu. Christian Petzolden lanetan –Transit (2018), Undine (2020)- parte hartu duen Rogowskik haragituta (erregistro aldaketa eszentrikora bikain moldatu dena, egia esate aldera), hartu-eman destruktiboa sortuko du bikotearekin, dena nahi izan, eta ezer gabe gelditzeko arriskuaz jabe izan gabe.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Passages"

Kritika Zinematografikoa: “Passages”

Euskal pantailaren gunea