Kritika Zinematografikoa: “Parthenope”

Kritika Zinematografikoa: “Parthenope” –
Kritika Zinematografikoa: "Parthenope"

Zuzendaria: Paolo Sorrentino
Urtea: 2024
Herrialdea: Italia

Kritika Zinematografikoa: "Parthenope" Edertasuna, besterik ez-

Sorrentinoren azkenak Napoli hiri italiarra du ardatz. Erromarekin bezala –La grande belleza (2013)-, lanerako indar nagusia duen edertasunaren alde egin du berriro. Izenburuak Parthenope sirenari egiten dio erreferentzia, mitologikoki zuzendariaren jaioterriaren den horren fundazioarekin lotuta dagoena. Hain zuzen, hiriari eskainitako begirada da filma, bere kaleak bezain bizia, oparoa, eta distiratsu adina dekadentea.

Hala, Parthenope izeneko protagonistaren bizitzaren bidaia luzea jaso du bertan, jaio zenetik (1950) gaur egun arte. Ustez, inolako heroismorik gordetzen ez duen epopeia femenino bat, grina gogorrez gainezka dagoena: askatasuna, sedukzioa, mina, galera, Napoli eta maitasunaren aurpegiak, izan benetako baina alferrikakoak direnen horiek eta baita adierazi ezin direnak ere, egotzi dioten horren aurrean -gaztea, ederretan ederrena, isila- bere identitatea deskubritzeko borroka etengabean ari den emakumearen begirada eta bizipenetatik.

Caprin igarotako uda perfektu bat, gazteen berezko lotsagabetasuna, irrikak, desirak, eta guztia irauliko duen tranpa bat. Eta gero beste guztiak: napolitarrak, gizon-emakumeak, behatuak zein maitatuak, etsia hartuak eta biziak, bizitzaren malenkonia-olatu eta ironia tragikoak.

Parthenopek ondo baino hobeto azaleratzen du bere lehen erdian gizakiak gaztetasunarekiko eta edertasunarekiko duen lilura zentzugabea, eta baita nola sorginkeria horrek pertsona goratu eta kondenatzen duen ere. Baina, puntu hori igarotakoan, zaila da filmak kateatzen dituen gorabeherak zein horiek justifikatzeko hartzen dituen errondak ulertzea. Agerikoa da zuzendariaren kezka eta filiak -edertasuna, existentzialismoa, emakumeak, musika- ez direla berritu, baina sakontasun gutxirekin heldu die oraingoan. Garai berri eta diskurtso berri batzuetara egokitu nahi izan balu bezala, huts egin duen ahaleginean.

.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: “Parthenope”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude