Kritika zinematografikoa: “Onoda, 10.000 nuits dans la jungle”
Kritika zinematografikoa: “Onoda, 10.000 nuits dans la jungle” –
Zuzendaria: Arthur Harari
Urtea: 2021
Herrialdea: Frantzia, Japonia
-Harari eta Onoda, bi ardi galdu-
Badute beren xarma soldadu galduei buruzko istorioek, gerra galduta badago ere, burugogorkeriak edo ezjakintasunak itsututa, borrokan jarraitzen duten soldadu inuzenteen istorio horiek. Ofizialen inkomunikazioak gidatuta batzuetan, porrota ezin onartu beste askotan, hainbat Robinson Crusoe garaikide eskaini dizkigute gerren gorabeherek: ‘Haudegen’ operazioko alemaniarrak, esaterako, ipar poloan aurkitu zituzten galduta, gerra amaitu eta urtebete geroago. Hala ere, Hiro Onoda ofizial japoniarraren abentura da seguruenik denetan harrigarriena, bigarren mundu gerra bukatu eta hogeita hamar urtetan eutsi baitzuen Filipenako oihanetan murgilduta. Alperrik joan zitzaizkion Japoniar soldaduak, bata bestearen atzetik, gerra bukatua zela abisatzera. Horiek guztiak arerioaren pista faltsuak zirelakoan zegoen Onoda, gerra galduta zegoela ezin sinetsi, edo beharbada ezin onartu.
Noski, istorioaren izaera absurdoari plano antropologikoan aurki dakioke zergatia. Izan ere, badakigu nolakoa den samuraien kode etiko zorrotza (“bushido” delakoa), harakiri eta guzti, eta nola zirauen bizirik bigarren mundu gerran Japoniarrek zuten logika kamikazean. Hein batean, Onodaren istorioak agerian uzten duena bushidoaren eta porrotaren beldurraren arteko harreman estua da (gaur egun ere Tokyoko parkeetan presente, bertan batzen baitira, kanpin-dendetan, lantegitik kaleratuak izan direla etxean kontatzeko gai ez diren makina bat langile). Hala ere, Arthur Harari zuzendari frantziarrak istorioa ikuspegi mendebaldarretik kontatu du; irakurketa estereotipokoetan erortzea erraza bada ere, filmaren bertute handienak arazoaren alde “unibertsala”gatik duen interesean datza. Funtsean, erantzukizunaren zamari buruzko istorioa eskaini digu Hararik.
.
(…)
Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!
Kritika zinematografikoa: “Onoda, 10.000 nuits dans la jungle”