Kritika Zinematografikoa: “Mom, is that you?”

Kritika Zinematografikoa: “Mom, is that you?” –
Kritika Zinematografikoa: "Mom, is that you?"

Zuzendaria: Yôji Yamada
Urtea: 2023
Herrialdea: Japonia

Kritika Zinematografikoa: "Mom, is that you?"

-Bizitza bera bezain konbentzionala-

Aurreko beste lan batzuekin -Una familia de Tokio (2013); Una pastelería en Tokio (2015); Maravillosa familia de Tokio (2016)– “abizena” baino gehiago partekatzen duela argi utziaz, Yamadaren azken proposamenak ere ez du bere “tokio” berezia galdu. Are, bere egiten ditu kasik genero propioa garatu duen tokiko ezaugarri tonalak eta estetikoak, ikuslea ere haiekin zipriztinduz.

Giza baliabideen buru gisa egiten duen lanak antsietate betean murgildu du Akio Kanzaki. Hori gutxi ez, eta emaztearengandik dibortziatzear dago. Gainera, unibertsitate adinean dagoen alabarekin duen harremana ez dago bere unerik onenean. Egun batean, ama bisitatuko du Tokioko erdiguneko auzo zaharrean.

Eta ihesaldi horrekin, keinu sinple eta instintibo horrekin, aurkeztuko digu zuzendariak filma bere egiten duen ama xarmant hori. Ama enborra; lubakia; etxea. Ama, hautsitako familia bateko hainbat belaunaldiren arteko katebegia.

92 urte ditu, eta ehun film baino gehiago pilatzen ditu bere filmografian, baina, Yôji Yamada gai da oraindik bihotzera iristen diren filmak sortzeko. Gidoi-lerro melodramatikoz jositako diskurtsotik urrun, bere oinaze eta argilun propioekin kateatuta dauden pertsonaiak behatzearen eta ezaugarritzearen hautuan dirau, aldaketak nahi dituzten horientzat begirada nostalgiko eta itxaropentsuak eskainiz.

Bide horretan, UNA MADRE DE TOKIO / MOM, IS THAT YOU? (2023) film konbentzionala eta erraza da oso, azalekoa ere bai, baina oso atsegina eta erosoa. Zuzendariaren aparteko sorkuntza-ahalegin baten inongo premiarik ez duena, pertsonaietatik hurbil dagoena eta, aurreko saiakera batzuetan egin ez bezala, umorearekin arriskatzeko beharrik ez duena.

Bizi gaituen gizarte izugarri ziniko honek ere badu, tarteka, halako heldulekuen beharrik. Ez izan zalantzarik.

.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

.

Kritika Zinematografikoa: "Mom, is that you?"

Kritika Zinematografikoa: “Mom, is that you?”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude