Kritika zinematografikoa: ‘Mendian hil, hirian hil’

 Kritika zinematografikoa: ‘Mendian hil, hirian hil’ –

 Zuzendaria: Iñaki Peña Bandres
Urtea: 2020
Herrialdea: Euskal Herria

-Zuzenean Mendi Film Festival-etik, garaiera handiko lana-

Munduko sabaitik zein gertuko tontorretatik datorren aire fresko bolada eskaintzen digu urtero Bilbao Mendi Film Festival-ek. Nazioarteko sona bereganatu duen zinemaldi bereziaren hamabosgarren edizioa pasa den abenduan ospatu zuten, eta bertan aurkeztu zuen Iñaki Peñak medikuak Mendian Hil Hirian Hil (2020) izeneko lana, Aulki Hutsak (2013) eta S(u/a) Minetik Bakera (2017) filmekin batera heriotza eta doluari buruzko trilogia osatzen duen dokumental hunkigarria.

Aurkeztu ziren hamabost euskal ekoizpenen artean, Sail Ofizialean lehiatzeko izan zen aukeratua Mendian Hil Hirian Hil, beste lau euskal filmekin batera. Erakusleiho ezin hobeaz gozatzeko aukeraz gain, euskarazko film onenaren saria eskuratu zuen eta, ordutik aurrera, Euskal Herriko zenbait aretoetan egin du agerraldia. Orain, martxoaren 12tik, Iruñea, Bilbo, Donostia eta Gasteizen dago ikusgai.

Gai aldetik dokumentalak konkistatzen dituen gailurrek bertigoa eragin badezakete ere, lanketa benetan da begirunekoa eta ekoizpena, orotara, etxekotasunez beterikoa. Izan ere, ogibidez zainketa aringarrietako medikua den Iñaki Peñak Arteman kooperatibaren laguntza izan du ekoizpen lanetan, bai eta Eñaut Zubizarretaren ukitu fina soinu bandaren atzean.  Kalitate handikoak dira irudia zein musika, hizlari ezberdinen xerpa duinak.

 

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika zinematografikoa: ‘Mendian hil, hirian hil’

Kritika zinematografikoa: ‘Mendian hil, hirian hil.

Euskal pantailaren gunea