Kritika Zinematografikoa: “Marco”
Kritika Zinematografikoa: “Marco” –
Zuzendaria: Aitor Arregi eta Jon Garaño
Urtea: 2024
Herrialdea: Euskal Herria
Aitor Arregik eta Jon Garañok zuzendutako Marco Veneziako Mostran aurkeztu zuten -Orizzonti sailean- eta, ostean, 72. Donostia Zinemaldiko PERLAK saila itxi zuen. Javier Cercas idazlearen El impostor liburuaren egokitzapena da, Enric Marco Batlle (Bartzelona,1921-2022) CNT sindikatuko idazkari nagusi eta Mauthausengo Amical -Holokaustoaren Biktimen Espainiako Elkarteko lehendakari ohiaren historia dakarrena. Arian eman zituen urte luzeetan, gainera, hitzaldi ugari eman zituen ikastetxe eta oroitza-ekitaldietan. Gizon karismatikoa eta sinesgarria zen, eta mirespena piztu zuen bere ustezko ausardia eta sufrimenduagatik.
Harik eta egun batean historialari batek bere kontakizuna erabat asmatua zela jakin zuen arte. Hala, Enric Marco inoiz existitu gabeko deportatua bilakatu zen, iritzi publikoaren eta bere familiaren aurrean imajinatzen zaila zen gezur bati eusteko gai izan zen gizasemea: nazien kontzentrazio-esparru batean preso hartu zutela.
Argi dago abiapuntu interesgarria hautatu dutela Moriartitarrek, istorio liluragarri eta tragikomiko bat, eta ukaezina da ere zinemara ongi eraman dutela. Izan ere, bada meritu franko Jon Garañok, Aitor Arregik, Jorge Gil Munarrizek eta Jose Mari Goenagak lau eskutara idatzitako gidoian: finean, egia eta gezurraren arteko dantza bat, ideia horiek gurutzatzen diren espazioen inguruko irakurketa artikulatu bat plazaratzeko.
Baina badu aipaturiko hauek baino apartekoagoa den beste alderdi bat: Eduard Fernándezen lana. Interpretazio liluragarria; Marcoren urratsek, estropezuek eta kontraesanek eraikitako pertsonaia anbibalente hori bere egin, eta ikuslea gezurrari eta memoriari buruz hausnartzera daramaten erregistro desberdinen erakustaldi perfektua eskaini du katalanak.
.
Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!
Kritika Zinematografikoa: “Marco”