Kritika Zinematografikoa: “La habitación de al lado”

Kritika Zinematografikoa: “La habitación de al lado”” –
Kritika Zinematografikoa: "La habitación de al lado"

Zuzendaria: Pedro Almodovar
Urtea: 2024
Herrialdea: Espainia

Kritika Zinematografikoa: "La habitación de al lado"Bizitzak, bizi duinen alde-

Ingrid eta Martha lagun minak ziren gaztetan. Biek aldizkari berean egiten zuten lan, baina Ingrid autofikzioko eleberrigile bihurtu zen eta Martha, berriz, gerra-erreportari. Bizi-inguruabarrek banandu egin zituzten, baina elkarren berri izan gabe igaro dituzten hainbat urteren bueltan, Martharen gaixotasunak elkartuko ditu berriro.

Filmaren gardentasunak eta xamurtasunak gain hartuta idazten ditut lerrook, azkenaldi honetan gutxik utzi didaten arrastoaz. Ezer baino lehen argitu nahiko nuke Almodovar zuzendariaren oso lan gutxik lortu dutela nire iragazkia pasatzea -zehazki, hiruk: Entre tinieblas (1983); Mujeres al borde… (1988); Volver (2005) -. Ez naiz fan. Baina zerbaitek esaten zidan oraingoan baietz, merezi zuela aukera eta denbora tarte bat eskaintzeak. Bada, zuzen nenbilen. Eta hau, Tilda Swinton, zuri esker da. Banaiz fan.

Pelikula jasoa da, artifizioa eta naturaltasuna uztartzen dituena. Sarri gaiari helduta datorkigun melodrama atzean utzita, bizitzaren amaieraz, heriotzaren duintasunaz eta minbizia bezalako gaixotasunari “aurre egin beharraz” hausnartzera garamatzan bidaia bat. Baina baita bizitzaz, maitasunaz, samurtasunaz, akonpainamenduaz eta, noski, zaintzaz hitz egiten duena ere bai. Izan ere, zineman eta literaturan milaka eta milaka kontakizunek erakutsi duten emakumeon arteko etsaitasun horren kontrara, bizitza errealean -etxean, auzoan, kalean- emakumeok elkarri laguntzen diogu, antolatu egiten gara, gure buruak defendatu eta elkar zaintzen dugu. Hain zuzen, eusten gaituen sare ikusezin hori jarri du mantxatarrak iruditan.

Esaten duzun guztiak eta esaten duzun moduak axola duenaren jakitun, bi pertsonaia nagusi horien eraikuntzan, gaiaren trataeran, musikaren indarrean, argazkian, koloreen hautuan… nabari da zinemagilearen presentzia. Eta horien guztien arteko nahasketa eta ekilibrio ederra da filma, betiere, mezu indartsu baten mesedetan.

Horri buruz, bertan paper txiki bat duen Juan Diego Botto aktoreak botatakoak gehitu nahi nituzke lerrootara. Margaret Mead antropologoaren teoriaz ari da: Zibilizazioaren hasieraz galdetuta, bizidun baten gorputzean hautsitako lehen hezurra aurkitu zutenean kokatzen du une historiko hori. Izan ere, bizidun hori bizirik atera izanak aditzera ematen du beste pertsona bat izan zuela ondoan, zaindua izan zela… Bada, hura izan zen hasiera Meadentzat.

.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

.

Kritika Zinematografikoa: "La habitación de al lado"

Kritika Zinematografikoa: “La habitación de al lado”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude