Kritika Zinematografikoa: “Coup de chance”

Kritika Zinematografikoa: “Coup de chance”-
Kritika Zinematografikoa: "Coup de chance"

Zuzendaria: Woody Allen
Urtea: 2023
Herrialdea: Frantzia

Kritika Zinematografikoa: "Coup de chance"-Allenen agurrarena?-

Fannyk eta Jeanek senar-emazte idealak dirudite: biek arrakasta profesionala dute, apartamentu bikain batean bizi dira Parisko auzo aberats batean, eta lehen egunean bezain maiteminduta daudela dirudi. Baina Fannyk ustekabean Alain institutu kide ohiarekin topo egiten duenean, egoera irauli egingo da. Denbora gutxian elkar topatuko dute berriro, eta geroz eta gehiago hurbiltzen joango dira…

Coup de Chance Woody Allen zuzendariaren 50. filma baino zerbait gehiago da. Urteetan egin duen filmik onena dela entzun diet askori eta, beharbada, egilearen agurra ere bai. Niretzat, printza interesgarriak dituen, baina bere gidoiari eusteko zailtasunei aurre egitea kosta egiten zaion dramedia bat besterik ez da. Saiakera trebea, baina ez bereziki gogoangarria.

Horrekin ere, txinpartarik gabeko azken lanak – Café SocietyRifkin’s Festival- hobeto dituela aitortu behar zaio zuzendariari. Suspentseari heltzeko estilo propio berezi hori -bueltan da Match Point (2005) filmean ezagutu genion begirada uherra- eta pertsonaiak eraiki eta erretratatzeko darabilen garraztasuna. Paisaia ederrak daude, baita bira argumentalak, adimena eta ironia ere. Baina faltan bota dut freskotasuna; sentitzen dut tramak ez duela funtzionatu.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Coup de chance"

Kritika Zinematografikoa: “Coup de chance”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude