Kritika Zinematografikoa: “Black is beltza: Ainhoa”

Kritika Zinematografikoa: “Black is beltza: Ainhoa” –

Kritika Zinematografikoa: "Black is beltza: Ainhoa"

.

Zuzendaria: Fermin Muguruza
Urtea: 2022
Herrialdea: Euskal Herria

-Itsaso debekatuetan-

Kritika Zinematografikoa: "Black is beltza: Ainhoa"

Animazioaren bitartez iragana irudikatzeko borondate irmoz jarraitzen du Fermin Muguruzak Black is Beltza-ren unibertsoan, beste koxka bat ezarriz, aurretiaz planteaturikoan apur bat gehiago sakontzeko. Euskal Herritik mundura eta buelta, gure lurraldea mundu honen bazter honetan ere aktore badela gogorarazteko, planetan ematen den “aldi bereko xake partida” horien arteko joko politikoan.

Black is Beltza (2018)-ren haritik tiraka baina (ia) pertsonaiak errepikatu gabe. 20 urteren ondoren, Ainhoa, Manex-en alabaren ibilbide iniziatikoan bidai lagun izango gara. Ez gaitzala lehen minutuetako ustezko lasaitasunak engaina Ainhoa bere jatorrien sustraia ezagutu nahian Iruñeara iritsiko denean, Black is Beltzaren izpiritu gordin, azkar eta frenetikoan nolabaiteko arnasaldia baino ez baita izango. Pelikulak ondoren etenik gabeko dimentsioan sartuko gaitu, 80. hamarkadako argazki ahalik eta landuena osatzeko (musikaz zipriztinduriko kontaketan, Muguruza berak, Kortatu taldearen bitartez protagonismoa izango du). Are gehiago, pelikulari lepora dakiokeen aspekturik nabarmenena bere anbizio neurrigabea da, erreferentzia gehiegi pilatzen direnaren sentsazioa egongo baita zenbaitetan, bai eremu tematikoan bai eta espazialean ere. Igaroko gara Cuba, Libano, Afganistan, Kurdistan eta Frantziatik, arazo politiko oso bestelakoak tarteko, eta denen inguruko plazaratze zabalek saturazio kutsu bat eragingo dute, pertsonaiak eta eszenatokiak ere etengabe eta abiadura zitalean lerrokatuko baitira. Edonola ere, akusazio traketsa da hau, izan ere, Black is Beltzaren zigilu bezala interpretatu behar baita. Gertaerak era bortitzean ematen dira, hastapeneko izenburuko irudikapen grafikoan bezala, era hiperbolikoan. Ez da ikuslea eroso senti dadin eraikitako pelikula.

Animazioari dagokionean, lehen pelikularen ildotik jarraitzeko apustua gauzatzen da, irudi pertsonal eta boteretsua eratzeraino. Perfekzio tekniko digitalak hartu gaituen garaiotan, gustagarria da Muguruzak eraikiriko marrazki inperfektu eta artisau kutsua duen mundu honetan barneratzea. Akaso pertsonaien mugimenduak ez dira errealitatearekiko erabat mimetikoak, baina eszenan erabateko askatasunez jokatzea ahalbidetzen dute. Eta askatasun honek mesede egingo dio pelikulak jorratzen duen alor tematikoari.

(…)

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: "Black is beltza: Ainhoa"

Kritika Zinematografikoa: “Black is beltza: Ainhoa”

Euskal pantailaren gunea