Kritika Zinematografikoa: “Azken Erromantikoak”

Kritika Zinematografikoa: “Azken Erromantikoak” –
Kritika Zinematografikoa: "Azken Erromantikoak"

Zuzendaria: David Perez Sañudo
Urtea: 2024
Herrialdea: Euskal Herria

Kritika Zinematografikoa: "Azken Erromantikoak"Emakume hautsi baten askapen eskubidea-

Ane (2020) opera primarekin, besteak beste, Donostia Zinemaldian Euskal Gidoi Onenaren eta Euskal Zinemaren Irizar sariak eta hiru Goya estatuatxo lortu ostean, David Perez Sañudok Marina Pares izan du oraingoan ere bidelagun. Elkarrekin egokitu dute Txani Rodriguezek idatzitako Los últimos románticos eleberria, eta AZKEN ERROMANTIKOAK izenpean aurkeztu zuten 72. edizioko Zinemira sailean.

Paper fabrika batean lan egiten duen Irune da protagonista, gizarteak galdu dituen balioei eusten diena. Perez Sañudo ez da harengandik sekula aldenduko, haren aldamenean kokatuko da, emakumearen bihotzarekin bat egin nahi baitu. Miren Gaztañagak umiltasunetik interpretatuta, erakutsiko duen aurpegi goibel eta tristea izango dira pertsonaiak bizi duen egoeraren erakusle nagusiak: atsekabetuta dago, amets frustratuei egingo die negar, eta egokitu zaizkion lotura sozial, profesional eta familiarretatik askatu ezinean dabil. Bularrean koskor bat detektatzen diotenean bizitza osoa birplanteatu beste erremediorik ez du izango, fabrikan langileak kaleratzear daude eta protestetara batuko da, bizilagunek ez diote bakean uzten, eta ez ezin du gehiago.

Eztanda egitear dagoen emakume baten istorioa dakar AZKEN ERROMANTIKOAK-ek, mundua bere gain hartzearen zamak itotzen duenarena. Iruneren barrenetara eramango gaituen apustu bisualean zein pasarte sinboliko eta metaforikoetan babestuko da Perez Sañudo -industria guneetako paisaia zakarra, etxe klaustrofobikoa, ospitaleetako pareta zuri klinikoak-, eta sustengu sakona emango diote drama huts batetik erabat aldenduko den filmari.

Familiarteko harremanen, lan (industria) munduaren eta gizarte eraldaketen inguruko hausnarketek  osatuko dute zinemagile bilbotarraren puzzle emozional eta existentziala, eta berezkoa duen erritmo narratibo pausatu eta organikoari eutsiko dio, protagonistaren hausturak (eta ihesbiderako aurkituko dituen formula partikulak) jasanezin bilakatzen joan ahala.

.

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

.Kritika Zinematografikoa: "Azken Erromantikoak"

Kritika Zinematografikoa: “Azken Erromantikoak”

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude