Kritika Zinematografikoa: “Argentina, 1985”
Kritika Zinematografikoa: “Argentina, 1985” –
.
Zuzendaria: Santiago Mitre
Urtea: 2022
Herrialdea: Argentina
-Iraganaren kolore ilunak-
Iraganaren inguruko hausnarketaren haria baliatzen du Santiago Mitre zuzendari argentinarrak -Amazon Prime-en babesa tarteko-, pelikulan zehar askotan adierazten den bezala, “herrialdeak bere historian izan duen prozesu garratzitsuena”-ren kontaketa egiteko. Veneziako jaialdian publikoaren onarpena lortu ondoren, Donostiako Zinemaldiko PERLAK saila hornituko du, urte pasatxoko tartean, 84 eta 85 artean, bizitako historia pasartea ahalik eta era fidelean kontatzeko asmoz (bukaerako kredituetan erakutsiko zaizkigun argazkietan pelikulan ikusi ditugun pasarteek duten oihartzuna somatuko dugu eta baita antzezleak eta filmaren pertsonaiak berdintsuak izan daitezen egindako esfortzu handia) eta, oro har, ikusleari garaiko arazo politikoaren inguruko argazki landua erakutsiko zaio, diktadura ondorengo ezengonkortasun politiko eta sozialarekin, eta inguruarekiko paranoia sentsazio itogarriarekin.
Hala, Julio Strassera fiskalaren inguruan egingo du, nolabait, bira kontakizunak, Ricardo Darinek bere ohiko maisutasunarekin haragitzen duen pertsonaia honek osatzen duen arku dramatikoak eratuko du konpromezu politikoarekiko bilakaera, Jorge Rafael Videla eta bere gobernukide militarrek Argentinako desagertuen, hilketen eta torturen auzian erantzukizuna izan zutela frogatzeko bide horretan.
Kronologiaren haria hartuta, drama judizial historikoaren estruktura klasikoa jarraituko du filmak, espero daitezkeen sorpresa, egoeren iraultze eta kontraesanekin. Oro har, auzi dramatiko eta politikoaz gainera, Strassera eta Luisen, bere laguntzailearen eboluzioa da filmaren motore nagusia, bakoitzak bere baitan dituen paradoxekin lehiatu beharko baitu (batek ez zuen diktaduraren aurka era aktiboan parte hartu; bestearen kasuan, bere sendiak, tartean bere amak, diktadura begi onez ikusten zuten) eta elkarren ondoan lan eginez uxatuko dituzte bere barne mamuak. Bestalde, bada elementu bat pronostiko guztien aurka funtzionalki baliatzen dena: umorea. Berez elementu izugarri dramatikoak badira ere, komikotasunarekin jolas egiteko tartea aurkitzen du filmak, printzipioz oso sensibleak diruditen gaiekin, hala nola sistematikoki jasotzen dituzten mehatxu dei eta mezuekin edo Julioren umeak arriskuan egoteko aukerarekin. Bada, tonu egokia du filmak horren inguruan jolas egiteko trakets suertatu gabe.
(…)
Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!
Kritika Zinematografikoa: “Argentina, 1985”