Kritika Zinematografikoa: “A Complete Unknown”

Kritika Zinematografikoa: “A Complete Unknown” – Kritika Zinematografikoa: "Reas"

Zuzendaria: James Mangold
Urtea: 2024
Herria: AEB

-‘The Times They Are A-Changin’, baina asko ere ez-

60ko hamarkadaren hasierako New Yorkeko eragin handiko eszena musikalean girotua, Bob Dylan 19 urteko folk abeslariaren igoera meteorikoaren historia kontatzen du filmak, bere hastapen xumetik kontzertu eremu nagusiak bete eta arrakasta zerrenden gorenera iritsi arte. Izan ere, bere abestiak eta bere mistika mundu mailako fenomeno bilakatzen joan ziren, 1965ean, Newport Folk Festivalaren baitako emanaldi gogoangarri adina polemiko batean historia egin zuen arte.

Biopic klasiko bat ontzeko formula ohikoa darabilen arren, bada zerbait apartekoa James Mangold estatubatuarrak aurkezturiko lan honetan. Kontakizun soiletik harago doa, ez du bilatu Bob Dylan nor den azaltzea. Horren ordez, fokua Robert Zimmermanengan jarri du, jenioan eta ez pertsonaian, estruktura argirik gabeko -artistaren buru kaotikoa bezain nahasiak dira denbora eta espazioa- esperientzia sentsorial betean.

Bestela esanda, gauza asko kontatu nahi dituen eta, azkenean, bat bera ere kontatzen ez duen film baten aurrean gaude: pisua, beraz, aktoreen interpretazio distiratsuan –Timothée Chalamet, Monica Barbaro, Edward Norton, Elle Fanning– eta garai zailetan herrialde oso bat elikatu zuten doinuetan. Gerra, eskubide zibilen aldeko borroka, krisialdi ekonomikoa… bilatu nahi dituenak aurkituko du paralelismo ugari bizi dugun une sozio-politikoarekin, eta hori da, akaso, filmak eskaintzen duen beste heldulekuetako bat. Azkenerako, ezinezkoa da ariketa errebelde eta distiratsu horren aurrean amore ez ematea…

Kritika osorik irakurtzeko, sartu ZINEA atarian!

Kritika Zinematografikoa: “A Complete Unknown”

Nola zaude?

Euskal pantailaren gunea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude