KORTATUren lehen kontzertutik 40 urte bete dira gaur

KORTATUren lehen kontzertutik 40 urte bete dira gaur –

Gaur, uztailak 19, Kortatu-ren lehen kontzertutik 40 urte bete dira.

Kortaturen lehen kontzertuaren antolatzaile baten testigantza efemeride berezi honetarako, Oreretako Patxiku kanpako lehenengo kontzertuaren antolatzaile baten testigantza jaso dute:

Kontzertu berriak, Londonen eta Montevideon

Jakina denez, bere ibilbide musikala ospatzeko nazioarteko biraren berri eman zuen orain dela gutxi Fermin Muguruzak, eta bere lehen bandaren sorreraren 40. urtemuga den honetan kontzertu berri bi iragarri ditu orain, Ingalaterrako Londonen (2025eko apirilaren 24an) eta Uruguaiko Montevideon (2025eko maiatzaren 22an).

Izan ere, Irungo artistak harreman estua izan du aipatutako bi tokiekin. Uruguaiko kasuan, Negu Gorriak taldearekin izan zen bertan lehenbiziko aldian 1994ean, ‘Filtro Ospitaleko sarraskia’ bezala gogoratzen dena baino egun batzuk geroago, non bi gazte hil ziren euskal errefuxiatuen estradizioaren aurka gose greban zeudenei elkartasuna adierazteagatik. Gerora, Muguruzak 2 edo 3 urtean behin bisitatu izan d Uruguai, Eduardo Galeano idazlearekin harreman estua izan zuelarik.

Bestetik, Londonen kasuan, Red Rhino zigilu ingelesak Kortatu taldearen A Frontline Compilation bilduma argitaratu zuen 1987an, eta, ondoren, Muguruzaren nazioarteko bira guztiek Londresen izan dute geldiunea. Oraingoan joko duen Scala Kluba, bereziki ezaguna da kontzertu batzuen argazki ikonikoak egin baitziren bertan; Iggy Popen Raw Power diskoaren azalekoa edota Lou Reeden Transformer diskoaren azalekoa, besteak beste.

KORTATUren lehen kontzertutik 40 urte bete dira gaur

Kultura disidentearen aurkako zentsura
40. urteurrena une berezian iritsi da, Espainiako eskuin mediatiko eta judizialak Muguruzaren aurkako erasoa egin baitu berriro. Horren aurrean, musikari eta zinema errealizadoreak bere sare sozialetan ohartarazi zuen kultura gehiagorekin erantzungo zuela, bere ibilbidea eta ondarea aldarrikatuz.

Artistak nabarmendu duenez, ekitaldi horiek kontzertu soil bat baino gehiago izango dira, musika adierazteko eta gizartea aldatzeko tresna gisa erabiltzeko balioko baitute. Publikoak euskal eta nazioarteko musikaren ikono bihurtu diren hainbat abestiz gozatu ahal izango du.

Birako kontzertu gehienetako sarrerak www.muguruzafm.eus helbidean eros daitezke dagoeneko. Hala ere, hurrengo kontzertuetako sarrerak laister jarriko dira salgai: Buenos Aires, Zurich, Roma, Tokyo, London, Montevideo eta iragarri gabe dagoen azken kontzerturako.

.

Eragin eta karisma handieneko figuretako bat
Artista irundarrak gogora ekarri duenez, “ohore bat izango da 40 urteko ibilbide hau agertoki baten gainean ospatu ahal izatea, oso kolpatua dagoen belaunaldi batekoa naizela jakinda. Kontzertu hauek guztiontzat bereziak izatea espero dut, musika, dantza eta errebindikazioaren bidez, oroimen kolektiboko ariketa bat, bizitzaren ospakizun bat eta faxismoaren arbuioa, besarkaden zeremonia bat”.

Euskal musikaren panoraman eragin eta karisma handieneko pertsonaietako bat da Muguruza hainbat sektoretan. Bere anaia Iñigorekin batera Kortatu musika taldea sortuz hasi zuen bere musika ibilbidea. Kortatu euskara hutsezko azken diskoa argitaratu ondoren desegin zenean, haurtzaroan Franco jeneralaren diktadura militarraren garaian debekatutako hizkuntza berreskuratuko zutela iragarriz, Muguruzak Negu Gorriak taldea sortu zuen berriro, Iñigo anaia, Kaki Arkarazo, Mikel Txopeitia eta Mikel Anestesiarekin batera. Taldea 90eko hamarkadako eszenako garrantzitsuenetako bat izan zen.

Negu Gorriak taldea desegin ondoren, Muguruzak bakarkako ibilbideari ekin zion, reggaea eta duba oinarri hartuta eta erritmo latinoak edo rock, hip hop, funk, soul eta drum and basseko elementuak nahastuz.

Muguruzak Manu Chao, Banda Bassotti, Amparanoia, Tijuana No!, Todos Tus Muertos, Albert Pla, Zebda, Desorden Público, Reincidentes, Fishbone taldeko abeslaria Angelo Moore, Raúl Refree, Obrint Pas, El Columpio Asesino, Preservation Hall Jazz Band, Toots, U-Roy, Rita Marley eta Peret artistekin kolaboratu du.

Gainera, Muguruzak zinemaren eta dokumentalaren munduan lan egin du azken urteotan, eta gai sozialei buruzko hamaika lan sortu ditu, horien artean, ‘Next Music Station’ telesaila (2011), Al Jazeera katerako arabiar musikari buruzko hamaika dokumental biltzen dituena, ‘NOLA? Irun meets New Orleans’ 2015)’ dokumentala, animaziozko ‘Black is Beltza’ (2018) eta ‘Black is Beltza II: Ainhoa’ (2022) filmak, azken hau Goya baterako izendatua, edo ‘BIDASOA 2018-2023′ (2023) dokumental berria, besteak beste.

KORTATUren lehen kontzertutik 40 urte bete dira gaur

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude