Kontaketa erotikoa: Itsaso I
Kontaketa erotikoa: Itsaso I –
Kaixo, (nor ari zara agurtzen?), irakurlea… oraintxe hau irakurtzen ari dena, (baina ez dizu erantzungo…), eta zuk zer dakizu erantzun duen ala ez?, (ero samarra zaude…).
Nork ez du izan alde batetik bizitzarako aurpegi bat eta bestetik barrenean sentitzen duen beste bat? Nor ez da bizi, sarri, dikotomia horretan? Ba horrelakoa izan zen nire bizitza alderdi askotan (batez ere sexualean) eta denbora askoan zehar.
Zumaian jaio nintzen eta Zumaian pasa nuen bizitza erdia, bertan ikasi, lan egin eta bikotea eta familia izan nituen. Alabak 11 urte bete zituenean bikote harremana amaitu zen, eta ezkutuan, bikote harremanetik kanpo neraman bizitza erotiko-sexuala, areagotu egin nuen. Banaketaren ondorioz, alaba eta biok Donostian genuen pisura bizitzera joan ginen.
Bi-hiru urte eta gero, gaur egun nire bikotea den Susana ezagutu nuen. Harekin dudan harremana ez da horren dikotomikoa, eta honek, benetan asetzen nau. Zintzotasunean oinarritzen den erlazioa dugu, eta hori, hein handi batean, dugun askatasunagatik dela esan dezaket.
Abuztuan sartuta ginen eta giro ederra egiten zuen hondartzarako. Normalean bikotearekin edo lagunen batekin joaten nintzen arren, bakarrik joatea erabaki nuen. Gainera, Susana Iruñean zegoen pare bat aste igarotzen, gaixo zegoen haren ama zaindu behar zuelako. Betiko lez, Zurriolako hondartzara joan nintzen arratsalde pasa eta Saguesetik gertu jarri nintzen lasaitasun bila. Bista alaitzeko ere leku aproposa bilakatu zen azken urteetan, udan egoten zen tabernatxoak, gazte giro dezente ematen ziolako zonalde horri…
Irakurri kontaketa osoa kaixomaitia.eus en blogean >>