Komunikazio parekidearen miopiak aztertuko dituen jardunaldia

Komunikazio parekidearen miopiak aztertuko dituen jardunaldia –

Komunikazio parekidearen miopiak aztertuko dituen jardunaldiaBistan da! lelopean, komunikazio parekidearen miopiak landu nahi du TaPuntu Kooperatibak aurtengo Nortasuna Sarean jardunaldian (Donostiako San Telmo Museoan, martxoaren 22an). Zein da generoaren eragina proiektuen komunikazioan? Zer egin dezakegu dauden miopiak zuzendu eta komunikazio parekideago bat lortzeko? Gai gara bistan dauden miopiak detektatzeko? Zein miopia existitzen dira jendarteko alor ezberdinetan?

Lehenik eta behin, Maider Galardi F. de Agirre (Ikerlaria eta kazetaria) eta Assumpta Ayerdi Olaizola (Sorginlore elkartean berdintasun aholkularia) adituen bidez, gaia kokatuko dugu eta gaur egun komunikazioan dauden miopiak detektatzen saiatu. Ondoren, mahai-inguru bat osatuko dugu, non alor ezberdinetan lanean ari diren pertsonen esperientziak ezagutuko ditugun: Arritxu Iribar Egaña (kirol kazetaria Euskadi Irratian), Josu Aztiria Urtaran (Orai NLP Teknologiak), Jone Amonarriz Zubeldia (AZK komunikazio eta publizitate agentzia) eta Tania Arriaga Azkarate (EHUko Bitartez ikerketa taldea).

Jardunaldia Donostiako San Telmo Museoan ospatuko da Martxoaren 22an 18:30-20:30.

Informazio gehiago eta doan izena emateko aukera: nortasunasarean.eus

Komunikazio parekidearen miopiak aztertuko dituen jardunaldia