Ken Zazpiren “inspirazio iturriak” (bideoa)

ken zazpiKen Zazpi maite dugu, gustatzen zaigu, sekulako kontzertuak eskaintzen dituzte, oilo ipurdia jartzen digute zenbaitzutan. Baina, hara non, haien abestiak ez omen diren pentsatzen genuen bezain originalak. Zein zerikusi dute Avril Lavignek, Pennywisek, Bryan Adamsek edo Musek… Ilargia, Zapalduen Olerkia, Amorrua abestiekin? Antzekotasun agerikoa dute, frogatu zuk zeuk.

Berriz diot; Ken Zazpi maite dut. Baina, ez al da deigarria izaten abesti bat beste baten oso antzekoa dela antzematea? Hain antzekoegia berez lukeen balioa pixka bat urratzen zaiola? Nonameuploads erabiltzaileak zerrenda bat egin eta bideoan eskegi du youtuben: Ken Zazpiren bost abestik beste hainbeste kantarekin duten antzekotasuna erakusten du.

Antzekotasunak:

Here I Am (Bryan Adams)- Ilargia

Skater boy (Avril Lavigne)- Zapalduen Olerkia

Alien (Pennywise)- Larrun

Muscle Museum (Muse)- Irri bat

Sunburn (Muse)- Amorrua

 

7 pentsamendu “Ken Zazpiren “inspirazio iturriak” (bideoa)”-ri buruz

  • FLIPATZEN bideoarekin!!!

  • Jon Eskisabel 2012-04-10 13:51

    Zehatzak izate aldera: bost kanta horietatik bi bertsioak direla aitortzen du taldeak lehen diskoan.
    http://www.badok.info/diskoa.php?id_disko=491&id_artista=56

  • Amonamantangorri 2012-04-10 18:31

    Egia, Jon.
    Dena den, musikari bikainak iruditzen zaizkit Ken Zazpikoak. Kantuak beren adineko jendearentzat idazten hasiko balira, sekulako disko puska eginen lukete.

  • Bideo hori txorrada bat da. Abesti bi bertsio ofizialak dira, eta besteak antzekotasuna izanda ere ez dabe ezer adierazten. Bruce Springsteen, Coldplay, Metallica, Bon Jovi, U2… horiei ere inoiz esan deutsie antzeko zeozer. Normala da abesti batzuetan kristoren antzekotasuna topatzea, musikariek ere nonondik edan dabelako… baina horrelako bideoak min egiteko baino ez dira egiten. Eta, argi gera bedi, niri ez jata gustetan…

  • *Ken7 gustetan esan gura neban…

  • Barka Harat…. baina plagio deskaratua dira, ez antzekotasuna. Faborez! Faborez!! Kalkatuak dira ez bakarrik akordeak… baita MELODIAK ere!! Eta bigarren ahotsak ERE!! leku berean. Enfin… “antzekotasuna topatzea”, ez aizu… gorra egon behar da.

  • Amonamantangorri 2012-04-13 15:13

    Omenaldiak dira, edo modu ponpoxoagoan esateko, erreferentzia intertestualak.