Karmen Etxalarkoa Pastorala azaroaren 5ean Elizondon, azken emanaldia

Karmen Etxalarkoa Pastorala –

Azaroaren 5ean Elizondon, Baztan pilotalekuan arratsaldeko 15:30ean Karmen Etxalarkoa pastoralaz gozatzeko aukera izanen da.

Jakina da, joan den irailean bi emanaldi izan ziren Etxalarren. Irailaren 16 eta 17an ia urtebeteko lanaren emaitzaz gozatzeko aukera izan zuten ehunka lagunek Etxalarren.

Arrakastaren ondoren eta urtebeteko lanari aukera berri bat emateko asmoz, bide batez, Jose, pastoraleko protagonista nagusietako bat Elizondarra denez, Karmen Etxalarkoa pastoralaren bertze emanaldi bat antolatu dugu Elizondon.

Xorroxin Irratiak, Baztango udalaren, Elizondoko Herriaren, Baztandarren Biltzarra elkartearen eta hainbat norbanakoren laguntzaz antolatu du emanaldi berri hau.

Etxalarren egindako lan eskergaren emaitzaz gozatzeko azken aukera izanen da. Beraz, animatu nahi zaituztegu bertaratzera.

Sarrerak salgai daude, 15 euroan. Atxikitako dokumentuan duzue sarreren salmenta puntuak.

karmenetxalarkoapastorala.eus  webgunean informazio osotua jaso ahal izanen duzue.

Karmen Etxalarkoa Pastorala

Karmen Etxalarkoa Pastorala

Karmen Etxalarkoa Pastorala

Sarean, han eta hemen argitaratzen direnak harrapatzen, zeure interesekoak direlakoan.