Karmele Igartua gogoan

NDUzOA==

Karmele Igartua, isiltasunean bizi zen poeta izan zen. Pasa den urteko abuztuan zendu zen, baina poema ederrak utzi zizkigun; baita argitaratu gabeko poesia liburu bat ere.

Tere Irastortzak idazle eskolan ezagutu zuen Karmele eta Jose Angel Irigaray aldiz, haren editore izan zen. Biekin izan ginen Karmele Igartuari buruz zerbait jakin nahian eta omenaldi xume bat egiteko asmoz.

Idazle aretxabaldarrari buruzko erreportajearekin hasiko da larunbat honetako Sautrela. 

Aste honetako elkarrizketa saiakera liburu baten inguruan joango da. “Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik” lana plazaratu zuen pasa den urtearen bukaeran Ignazio Aiestaranek. Idazle iruindarrak filosofiaz eta Gernikako bonbardaketaren inguruan jazotakoaz hitz egingo digu, besteak beste. 

Asteroko irakurketa hautatua Unai Elorriagaren eskutik iritsiko zaigu. Erdi Aroko ipuin irlandar baten pasarte bat irakurriko digu algortarrak.  

Hau guztia beti bezala, larunbat eguerdiko 15.15etatik aurrera, ETB1en.

 

 

HTML Kodea

Irudia | Karmele Igartua | Pamiela | Creative Commons By SA

Zer duzu buruan “Karmele Igartua gogoan”-ri buruz