[Kafe Aleak] Rafa Berrio “1971”

[Kafe Aleak] Rafa Berrio “1971” –

[Kafe Aleak] Rafa Berrio "1971"

.

Rafael Berrio

“1971 (Warner Music, 2010)

.

Rafael Berrio, injustizia poetiko hori.

Rafa Berriorekin sekulako injustizia poetikoa egin da beharbada. Esan nahi dudana da jenio madarikatu asko daudela, baina oharkabean pasatutako genio oso gutxi, poetak (Luis Boullosa izenekoak) hain egokiro definitu zuen bezala, ea gutxiago bera bezain hurbileko eta eskarmentu handiko. Izan ere, Rafa, edo Rafael, horrelaxe izenpetu nahi izan baitu orain, deskubritzeko eta errebindikatzeko denbora nahikoa baino gehiago egon da aurretik izan dituen azaletan. Batez ere Amor a Traiciónen. Ez baititu hogei urte. Ezta hogeita hamar ere. Izatekotan berrogeita hamarretik hurbilago dago. Beste gauza bat ere nahi dut esan. Merezi duenari eragin artistikoa aldarrikatzen eta banatzen diharduten eragin -barka erredundantzia- txiki edo handiko komunikabideak ez direla beti oso adi ibiltzen. Batzuetan benetako sortzaileak ahazten dizuztela eta hamaika aldiz egindako eta errepikatutako zerbaiten erreplikanteak goratzearekin tematzen direla, txarrenera nabermenduak soilik. Edo aurreratuak omen/uste diren beste batzuk, baina azkarrago plagiatu izana bakarrik erakutsi dutenak. Kontua da Rafael Berrio ia guztiz ezezaguna dela jende gehienarentzat. Eta ez da ia jenio bat. Baizik eta benetako jenioa. Oharkabean pasatuko dena, berriz diot, poetak esan zuen bezala, hori bai.

[Kafe Aleak] Rafa Berrio "1971"63ko donostiarra. Esan bezala, oso hurbilekoa eta zaildua. Baina hau ez dad iraganera joateko unea. Intermitente samarra, behin eta berriz de-zep-zio-na-tu beharrean agian harrera egin behar zaionaren apatia ulertezin eta zikoitzagatik. Orain da zabaldu behar dena, bere azkeneko albuma. Gainera, kasu honetan, disko hoberena da, bere ibilbideko superlatiboena. Hasieratik oso gora heldu nahi zuen norbaiten kontsumazio zoriontsua. “1971”z ari naiz, a priori bere haurtzaroko urte bat, akaso inozentziaren lehen galerarena. 2010eko azken hilabeteetan argitaratutako albuma. Mendeari eta milurtekoari hasiera emateagatik izenik gabe zigortu zuten hamarkadaren amaierakoa.

Rafaelek “Coney Island Baby”-ko Lou Reeden tonu sarkastikoa zuen eta du, baita Dylan goienaren inkontinentzia itzela ere, eta orain azkeneko Leonard Cohenen forma dotorea gehitu dio, aristokratikoki jakintsu. Eta ez dut jarraituko, berotu egiten bainaiz eta exageratzeko arriskua dut. Baina utz iezadazue esaten bohemia ilustratuaren edozein perituk orgulloz izenpetuko lukeen diskoa egin duela Berriok. Album konfesionala eta pertsonalitate transferiezinekoa, kantautore generoa maila gorenera eramanda, “1971” auzolanaren emaitza da, Joserra Senperenak pianoa, soinua eta Aralarko mendikatearen Orkestra Gaztearen konponketak gehitu baitizkio diskoari. Odol urdineko popa, arteria kamutsetatik datorren arren, fado, tango, bals edo kabaret eta ganberako sinfonismoaren lurrunek markatua, bere literatura marjinatuaren edertasun bihurria are gehiago goretsi, laudatu eta sublimatzeko, posible balitz, behintzat.

Eta Baroja, Pessoa edo Galdós nahierara pasiatzen dira bere literaturatik, lehenago Gil de Biedma pasiatu zen bezala, mingarriki aurreikusi gabeko maitaleak baliatuz, eguneroko egunsentia ulertzen ez duten eszeptikoak, izarpe babesgabeak, ikarazko zurrunbiloak, eteten ez diren izpiak, simulakro huts gisa bizi diren bizitzak, burdeletako barren hondoetan ezagututako lagunak, saloiko jakobino sutsuak, Hernán Cortés ontziak erretzen, familiako argazki albumean lehenengo jaunartzea berriro egiten duten arrebak, emakume izena duten aingeruak, biluzi elokuentak, edo gozamenak eta higuinak. Erabateko gardentasunez deskribatutako pertsonaiak, binetak eta metaforak, bost izarreko kalitatea duten malkoek destilatutako zirraraz.

Hau da hau planeta okerra. Berezko dituen zentzugabekeriekin, ezmoraltasun sozialekin, doilorkeria politikoekin. Abusu eta absurduekin. Eta injustizia poetikoak… Nola jakingo genuen guk, Rafael, bizitza hauxe zela. Baina dagoeneko berandu samar da.

Javier Corral, Jerry (1961, Bilbo) Musika kazetaria

“Kafe aleak” liburua erosteko

[Kafe Aleak] Rafa Berrio “1971”