[Kafe Aleak] Patxi Gaztelumendik M-ak

[Kafe Aleak] Patxi Gaztelumendik M-ak –

[Kafe Aleak] Patxi Gaztelumendik M-ak.

M-ak

Barkatu, ama(IZ, 1989)

.

Berriro ere egingo nuke, ama

.

[Kafe Aleak] Patxi Gaztelumendik M-akGogoan dut zinta hura. Eta inoren autoan ematen nizkion bueltak, biniloan baditut M-ak taldearen beste disko batzuk, baina Barkatu, ama zintan neukan. 88an izan zen, M-ak gaztetxean ikusi nituen lehen aldia. Gerora zuzenean maiz ikusi nituen, Bilboko plaza berrian edota Altsasuko pagadi batean, Kortaturekin azken aldietan, gogoratzen ditudan azkenak. Ez zuten agur kontzerturik egin, eta joan ez balira bezala gogoratzen ditugu oraindik.

80ko hamarkadan sortutako taldeak, oraindik maiz aipagai izaten jarraitzen du gure artean, musikazaleon artean. Erremix kultura, nostalgia, garai zaharragoen aitortza, talde ezohikoa… gauza asko entzuten dira oraindik. Gogoko nituen eta aitor dut.

Diskoa aipatzean, giroa aipatu gura nuke. Taldea azpimarratzean, osteko urteetan musikarengan izan duen eragina, musikari bakoitzak, sortzaileak oro. Maiz aipatzen da Kaki Arkarazo, ordurako gitarra-jotzaile, musika esatari bezala eta teknika lantzen iaioa zena, bide oparoa eta ezaguna oso egin duena. Edo Mikel Irazoki, Berako harrobitik, musikaren zeruraino heldu bide  den baxu-jotzailea, orduan eszenatoki gainean zegoen gitarra apal jotzailerik modernoena. Leitza bateria, beranduago Tapia eta Leturiarekin ere ikusi genuen. Estilo aparta, lehen lerroan beti bateriarekin, gitarra edo baxuaren parean… ahaztezina estiloa.

Xabier Montoiak bakarkako bideari eutsi zion gero. Horretan jarraitzen du zorionez, beti musikari eta lagun apartak bidaide dituela. Euskal Herriko musika beltzaren aitzindari, garai zuriotan.

Barkatu, ama diskoa entzuten jarri eta lotura ezberdinak egin ahal ditugu, oharkabean. Batez ere, gerora suposatu dutena azpimarratzeko. Etortzear zeuden talde berri askoren oinarri izan ziren (Negu Gorriak, Deabruak Teilatuetan…), sorkuntza aldetik Xabier Montoia bera literatur bide oparo baten jabe egin da hurrengo hamarkadetan, eta memorian geratuko zaizkigu Euskaldunon Egunkaria-n astero idatzi genituen gehigarriak ere, diskoaren izen bereko izenburuarekin.

Egia esan, berriz egiteko, entzuteko, gozatzeko, dantzatzeko gogoa sartzen
zait. Ez dut damurik.

.

Patxi Gaztelumendi (Larrabetzu, 1972) agit pop 2.0

.

.

“Kafe aleak” liburuaz, Leire Lopez Ziluagak eta Ibon Rodriguez Garciak, argitalpenaren arduradunek
Patxi Gaztelumendik / Patxi Gaztelumendik / Patxi Gaztelumendik / Patxi Gaztelumendik