“Joxean´s Hil Eben” filma ikusgai sarean

“Joxean´s Hil Eben” filma ikusgai sarean –

Joxean´s Hil Eben

Lehen zatia “Ataun of the dead” izan zen, eta barrez hil ginen.

"Joxean´s Hil Eben" filma ikusgai sarean

Bigarren zatiarekin berpiztu gintuzten, odol berriaz biziberrituta; orain aparteko pelikula honetaz gozatzeko aukera daukazue, online.

Zumalakarregi berpiztu ondoren, Jon Tomas eta Josu-Jon Tomas (Ataun Of The Dead-eko bi zientzialari karlistak), XlX. mendean hildako soldadu karlistak lurpetik atera eta berpizten hasten dira. Zonbi plaga honek Par­tidu Nazionalista Banpiroko kideen nagusigo politikoa eta biziraupena kolokan jarriko ditu, kinka honetatik ateratzeko modurik onena Agirre lehendakaria esnatzea dela erabakiko dutelarik. Ondorioz Zumalakarregi eta Agirreren arteko norgehiagoka bat hasiko da, lehendakari unionista Erkidego Autonomoko agintaritzatik kendu ondoren Erkidegoan ez ezik Euskal Herri osoan nork aginduko duen erabakitzeko.

Beñat Iturrioz eta Xabier Padinen sorkuntzaz gozatzeko tartea hartzeak merezi du. Oraindik ikusi gabe zeuzkanak ez dauka aitzakiarik, biak dauzka sarean.

Hirugarren zatiaren esperoan gaude. Lehenik zonbi kalistak eta ondoren banpiro jeltzaleak etorri direla kontutan hartuta, orden naturalari jarraiki ETAko otsogizonak edo momiak tokatuko dira, nik uste.

Zain gaude.

“Joxean´s Hil Eben” filma ikusgai sarean

Zer duzu buruan ““Joxean´s Hil Eben” filma ikusgai sarean”-ri buruz