Josu Dukati-ren proposamena
Josu Dukati-ren proposamena antzerki gidoia aurkeztu zigun Pako Aristik Apirilaren 23an Ernest Lluch-en.
ETAko buruzagi bat eta Ertzaintza-ko superintendente bat aurrez aurre galdeketa batean. Edozein komisaldegiko zoko ilun bat, nor baino nor, aspaldiko 2 lagun zahar. Baina bizitzaren patuak eraginda 2 bidezidor arras desberdin hartuak. Biak ala biak armen beroak seduzituak.
Galdeketa honetan batak bestea asko behartu gabe, norbere argudioen berri ematen digute. Bakoitzaren idealak, ilusioak, eztabaidak mahai gainean ipiniko dituzte gordin-gordin, era berean bien bizitza alderdi afektiboan ere lotuta dagoela ikusiko dugu emakume bat tarteko.
Pertsonaiak haragizko bihurtzeko lanak Kandido Uranga (ETAko buruzagia), Patxi Santamaria (Ertzaintzako superintendentea) eta Ane Gabarain (Sara)-en esku dago eta aktore puska hauen lanak aipamen berezia eskatzen du. Zirraragarria beraien dramatizatzeko abilezia.
Gidoi honek gure barrenak ukitzen ditu ezbairik gabe. Aulkira itsatsita mantentzen du bat, behar besteko tentsio puntua airean nabarmenduz.
Dudarik gabe gidoi honek antzerki obra bat txukun bat ondo merezia du. EHan honelako antzerki mota gutxi ikusi da . Antzerki konprometitua, egiatarra. Aurreritziak hankaz gora bota ditzakeena. Pentsatzera gonbidatzen zaituena. Mila esker Pako zure proposamenagatik.
Kaixo!
Aupa kazetari-berriemaile!
Jarraitu zure begi-belarriez idazten…
Eutsi goiari, eutsi lumari!