Josebaren "zaborrak" Katalunian
VI. edizioa beteko duen aurtengo Xavier Miserachs argazkilaritza biurtekoak aurreko igandean eman zion hasiera Palafrugel herriko Suro Museoan. 1.999an hasi zen ospatzen ekimen hau, eta argazkilaritza dokumentalaren zabaltzea helburu hartuta, lan interesgarriak biltzen ditu; baina hori aitzaki hartuta, Centre Mercantilean jarri duten Joseba Zabalzaren lan bat aurkeztu nahi dizuet hemen: Welcome to the garbage mountain.
Urte mordoa darama Josebak zabor artean, 5 kontinenteetako zabortegietan ondakin solidoen erreziklatzean lan egiten duten lagunei argazkiak ateratzen. Gai gogor baten inguruko lan interesgarri bat sortu du. Nik Donostiako Ernest Luch kulturetxean ikusi nuen lana, orain urte bete edo, baina ez nuen ezer idatzi horren inguruan. Han hemenka, ibilian dabil lana, eta beti izan dut zerbait idazteko gogoa, baina gaur arte ez naiz hortara eseri. Gaur bai.
Irudia | Buenos Aires 2.004 | Joseba Zabaltza | LGPL