José Luis Torres Leivak emango dio hasiera Horizontes Latinos sailari, eta Celina Murgak amaiera

José Luis Torres Leivak hasiera Horizontes Latinos sailari Celina Murgak amaiera –

José Luis Torres Leivak emango dio hasiera Horizontes Latinos sailari, eta Celina Murgak, berriz, amaiera, eta Lola Arias, Juliana Rojas, Luis Ortega, Astrid Rondero eta Fernanda Valadez, Mariana Rondón eta Salvador del Solar zinemagileen partaidetza ere izango du sailak

Halaber, Horizontes Sarirako (35.000 euro) hautagai izango dira Ana Endara, Federico Luis, Yennifer Uribe Alzate, Iair Said, Sofía Paloma Gómez eta Camilo Becerra, eta Nele Wohlatz

José Luis Torres Leiva eta Celina Murga zuzendariek emango diote hasiera eta amaiera, hurrenez hurren, Horizontes Latinos sailari, Latinoamerikan osorik edo partzialki ekoitziak diren, Espainian erakutsi ez diren eta jatorri latinoamerikarreko zinemagileek zuzendu dituzten edota munduko gainerako lekuetako komunitate latinoamerikarrak esparru edo gaitzat dituzten urteko film luzeen hautaketari, hain zuzen. Horizontes Saria eskuratzeko lehiatuko diren hamalau film luzeen artean, WIP Latamendik igarotako lau film ?iazko irabazlea barne?, Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroko bi eta Ikusmira Berriak programako beste bat daude.

José Luis Torres Leivak (Santiago, 1975) emango dio hasiera Horizontes Latinos sailari bere Cuando las nubes esconden las sombras / When Clouds Hide the Shadow filmarekin (Jeonjuko zinema-jaialdian estreinatua). Filmean, María Alché aktore eta zuzendaria munduaren hegoaldeko muturrera joango da pelikula bat filmatzera. Torres Leivak Rotterdamen, Venezian eta bete hainbat jaialditan aurkeztu izan ditu bere aurreko lanak, eta Donostian Urrezko Maskorra lortzeko lehiatu zen Vendrá la muerte y tendrá tus ojos / Death Will Come and Shall Have Your Eyes lanarekin (2019), aldez aurretik Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatua. Gainera, Zabaltegi-Tabakaleran parte hartu du El viento sabe que vuelvo a casa / The Wind Know That I’m Coming Back Home (2016), El sueño de Ana (2017) eta Sobre cosas que me han pasado (2018) lanekin.

El aroma del pasto recién cortado / The Freshly Cut Grass, Celina Murgari (Paraná, 1973) Tribecako zinema-jaialdian gidoi onenaren saria eman zion filma, unibertsitate-esparruan aldi berean gertatutako bi maitasun-harremani buruzkoa da. 2020an Koprodukzio Forotik igarotako bere filmarekin Horizontes Latinos sailari amaiera emango dion zuzendari argentinarrak Donostian aurkeztu izan ditu aurreko zenbait lan: Ana y los otros / Ana and the Others (Horizontes Hautaketa, 2003), Una semana solos / A Week Alone (Zinema Eraikitzen, 2007) eta La tercera orilla / The Third Side of the River (Horizontes Latinos, 2014).

Lola Ariasek (Buenos Aires, 1976) Reasekin hartuko du parte Horizontes Latinos sailean; iaz WIP Latamen hautatua, Berlinaleko Forum sailean estreinatu zen filma, eta sail horretan aurkeztu zuen egileak, hain zuzen ere, Teatro de guerra / Theater of War (Zabaltegi-Tabakalera, 2018) bere lehen filma. Ariasen bigarren film luzeak Dokumental Onenaren Publikoaren Saria irabazi zuen Cinélatino-Toulousen, eta zuzendari argentinarrak musikala berrasmatzen du bertan, obra kolektibo gisa, non protagonistek iraganean igarotako espetxealdiari buruz dantzatu eta abesten duten.

Torontoko zinema-jaialdian estreinatuko den Querido Trópico / Beloved Tropicek –Paulina García eta Jenny Navarrete protagonista dituenak–, dementzia duen emakume baten eta haren zaintzailearen bakardadeak aztertzen ditu. Ana Endara dokumental-zuzendariaren (Panama Hiria, 1976) fikziozko lehen lana da.

José Luis Torres Leivak emango dio hasiera Horizontes Latinos sailari, eta Celina Murgak amaiera

Federico Luis argentinarrak (Buenos Aires, 1990), bere film laburrak hainbat jaialditan (Cannes, Toronto, Bafici, Mar del Plata, IDFA Amsterdam, etab.) aurkeztu ondoren, Cannesko Semaine de la Critique atalean Grand Prix saria irabazi zuen Simón de la montaña / Simon of the Mountain bere lehen film luzearekin; laguntzaile gisa egiten du lan protagonistak etxe-aldaketetan, baina bere errealitatea aldatu nahi duenez, lagun berriak egingo ditu, horien antza hartu nahian.

Nahuel Pérez Biscayart eta Úrsula Corberó dira El jockey / Kill The Jockey filmeko protagonistak, eta Luis Ortega (Buenos Aires, 1980) Venezian lehiatuko da bere lan berriarekin. Zinemagile argentinarrak Made in Spanish sailean aurkeztu zuen bere lehen lan Caja negra / Black Box (2002), eta bere Monobloc (2005) lana Horizontes Latinosen izan zen, El ángel / The Angel (2018) Perlak sailean hautatua izateaz gain, Cannesko Un Certain Regard atalean estreinatu ondoren. Ortegaren lan berriak jockey bat du protagonista nagusi, dituen adikzioak kontrola hartu ahala bere ibilbidea suntsituz joango dena.

Hiriaren eta landaren arteko migrazioen bi istorio kontatzen dizkigu Juliana Rojasek (Campinas, 1981) bere Cidade; Campo lanarekin; zuzendaritza onenaren saria lortu zuen filmak Berlinaleko Encounters sailean. Zinemagile brasildarrak Cannesko Un Certain Regard eta Cannesko Semaine de la Critique ataletan, Locarnon, Rotterdamen eta Mar del Platan (besteak beste) aurkeztu izan ditu aurreko lanak.

Astrid Rondero (Mexiko Hiria, 1989) eta Fernanda Valadez (Guanajuato, 1981) zuzendari eta ekoizle mexikarrek Epaimahaiaren Sari Nagusia eskuratu zuten Sundance zinema-jaialdiko World Cinema Dramatic Competition sailean Sujo filmarekin (eraildako sikario baten semeak bizirik nola dirauen kontatzen digu pelikulak). Los días más oscuros de nosotras / The Darkest Days of Us zuzendu zuen bakarka Ronderok (bi Ariel saritarako izendatua izan zen filma, nazioarteko zazpi sari irabazteaz gainera); Valadezek, berriz, Publikoaren Saria eta Epaimahaiaren Sari Berezia lortu zituen, Sundance jaialdiko sail berean, Sin señas particulares / Identifying Features (Horizontes saria eta Espainiako Lankidetza saria, 2020) lanarekin, Zinema Eraikitzen Industria Saria beretu ondoren Donostian.

José Luis Torres Leivak emango dio hasiera Horizontes Latinos sailari, eta Celina Murgak amaiera

Mariana Rondón venezuelarrak (Barquisimeto, 1966), Pelo malo / Bad Hair (2013) filmarekin Urrezko Maskorra irabazi zuenak Donostian, Horizontes Latinos sailean parte hartuko du Zafari filmaren mundu-estreinaldiarekin; 2019an Europa-Latinoamerika Koprodukzio Foroan hautatu zen Rondónen pelikula. A la media noche y media / At Midnight and a Half (2000), Postales de Leningrado / Postcards from Leningrad (2017) eta beste hainbat lanen egileak mundu distopiko batean kokatzen du bere lan berria; hala, hipopotamo bat zoologikora iristean gatazkak sortuko dira.

Salvador del Solar (Lima, 1970) berriz izango dugu Horizontes Latinosen, hots, bere lehen lana –Magallanes (2015), 2014an Zinema Eraikitzen Industria Saria irabazi zuena– aurkeztu zuen sailean. Ramón y Ramón deritzo perutarraren bigarren film luzeari; izan ere, covid-pandemiaren testuinguruan bi gizonek Perun izandako topaketa kontatzen digu Zinemaldian mundu-estreinaldi gisa proiektatuko den lanak.

Yennifer Uribe Alzatek (Medellín, 1988) Berlinaleko Forum sailean parte hartu zuen La piel en primavera / Skin in Spring pelikularekin; merkataritzagune batean segurtasun-zaindari gisa lan egiten duen emakume baten askapen-prozesua kontatzen digu kolonbiarraren lehen lanak. Filma Donostiako Zinemaldiko WIP Latamen parte izan zen 2022an, Sandra izenarekin.

José Luis Torres Leivak emango dio hasiera Horizontes Latinos sailari, eta Celina Murgak, berriz, amaiera, eta Lola Arias, Juliana Rojas, Luis Ortega, Astrid Rondero eta Fernanda Valadez, Mariana Rondón eta Salvador del Solar zinemagileen partaidetza ere izango du sailak

2018an, Nele Wohlatzek (Hannover, 1982) Ikusmira Berriak egonaldi-programan parte hartu zuen istorio gurutzatuen proiektu batekin; Dormir de olhos abertos / Sleep With Your Eyes Open deritzo proiektu horren lan osatuari, eta aurten Fipresci saria irabazi du filmak Berlinaleko Encounters sailean. El futuro perfecto / The Future Perfect (2016) filmarekin, Argentinan bizi den zuzendari alemaniarrak, lehen lan onenaren Urrezko Lehoinabarra irabazi zuen Locarnon.

Film horiez gainera, ekoizpen espainiarra izanik duela gutxi aurkeztu diren beste bi ere izango dira Horizontes Latinos sailean. Batetik, Iair Said (Buenos Aires, 1988) hasiberriak WIP Latam Industria Saria eta WIP Latam onenaren Egeda Platino Industria Saria lortu zituen iaz, Los domingos mueren más personas / Most People Die on Sundays lanarekin (Cannesko zinema-jaialdiko ACID sailean estreinatu zen filma). Saidek esperientzia luzea du aktore eta film laburren zuzendari gisa, eta osabaren heriotzagatik Europatik Buenos Aireseraen itzuliko den erdi-klaseko gazte judu baten inguruko bizi-abenturak kontatzen dizkigu zuzendariak oraingoan (Saidek berak egiten du protagonistaren rola).

Bestetik, Horizontes Latinos sailean agertuko da, halaber, Sofía Paloma Gómez (Santiago, 1985) eta Camilo Becerra (Santiago, 1981) zinemagileek batera zuzendutako filma, Quizás es cierto lo que dicen de nosotras / Maybe It’s True What They Say About Us, iaz WIP Latam programan aurkeztutako proiektuetako bat, hain justu. Euren lan berrian, sekta batean luzaroan isolatuta bizi ondoren psikiatra arrakastatsu baten alaba zaharrenak amari bisita egingo dio.

Horizontes Latinos saileko filmak Horizontes saria lortzeko lehiatuko dira. Sari horrek 35.000 euro ematen dizkie zuzendariari eta film irabazlearen Espainiako banatzaileari. Horizontes Sariaren epaimahaiak du film horiek baloratu eta saritzeko ardura. Horizontes Latinos sailaren barnean zuzendariaren lehen edo bigarren lanak diren filmak (aurten, Reas, Simón de la montaña, Ramón y Ramón, La piel en primavera, Dormir de olhos abertos eta Los domingos mueren más personas) Gazteriaren DAMA Sarirako ere lehiatuko dira; 18-25 urteko 150 ikaslez osatutako epaimahai batek ematen du arestian aipatutako golardoa.

Maite Alberdi, Edward Berger, Gia Coppola, Costa-Gavras, Kiyoshi Kurosawa, Mike Leigh, Diego Lerman, Joshua Oppenheimer eta François Ozon zuzendariak Sail Ofizialean

Tabakalerak Jessica Sarah Rinland artista eta zinegileari eskainiko dio erakusketa bat irailean

Argentinako, Txinako, Espainiako, Estatu Batuetako, Frantziako, Georgiako, Thailandiako eta Turkiako hamaika zinemagile

Cate Blanchettek Donostia sarietako bat jasoko du Zinemaldiaren 72. edizioan

José Luis Torres Leivak emango dio hasiera Horizontes Latinos sailari, eta Celina Murgak amaiera

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude