Jon Sarasua: “Hemengo ezkerra eskuina da”

Sarasua: “Hemengo ezkerra eskuina da”

Asteazken arratsaldean 70 lagun bildu ziren Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean, Aho Bizarrik Gabe solasaldien baitan, Jon Sarasuaren eta Josu Azpillagaren solasaldia entzuten. Hemen jaso ditugu Olatz Prat Urola Kostako Hitzako kazetariak egindako kronika, eta Erlo Telebistak egindako bideoa.

Aho bizarrik gabe Jon Sarasua from Erlo Telebista on Vimeo.

Azpeitiko Kultur Mahaiak, Uztarria Komunikazio Taldeak, Erlo Telebistak eta Urola Kostako Hitzak elkarlanean antolatutako Aho Bizarrik Gabe solasaldi zikloaren zortzigarren saioa izan zen atzo Sanagustin kulturgunean. Laurogei lagun inguru gerturatu ziren Josu Azpillagak Jon Sarasuari egindako elkarrizketa entzutera. Euskalgintzaz, euskal kulturaren norabideaz, kooperatibismoaz eta bertsolaritzaz aritu ziren, besteak beste, ordubete inguruko saioan.

Jon SarasuaSarasuak iaz ateratako Hiztunpolisa liburua hartu zuen abiapuntu Azpillagak, eta hori idazteko arrazoiaz galdetuta “euskararen inguruan, urte askoan barruan gordetzen joandakoen pisua arintzeko” egin zuela adierazi zuen Sarasuak. “Eztabaidarako liburua” dela dio.

Izan ere, “gandututa” dago bere ustez euskararen etorkizunaren inguruko ikuspegia, “badakigu nondik gatozen, baina zeintzuk dira hurrengo pausoak?” galdetu zuen. Iraganean emandako pausoak azpimarratu zituen, euskara batua sortzea eta Ikastolak sortzea, besteak beste.

Bere ustez, ideologia modernoek ez dute aurkitu kultura garatzeko tresnarik, “herri txikioi dagokigu lan hori”, zioen. Etxea (egitura politikoa) eta sua (euskal jarraidura kulturala) bereizten ditu Sarasuak. “Euskaldunok gehienetan etxerik gabe egon gara, eta hala ere, gure hizkuntza eta kultura transmititzen asmatu dugu, sua bizirik mantendu dugu”, esan zuen. “Etxeari buruzko iritzi desberdinak izanda ere, sua elkarrekin zaindu behar dugu”, gaineratu zuen. Euskararen hauspoa gizarte erakundeek astintzen dutela eta erakunde publikoek ere “indar handia” egiten dutela azaldu zuen.

“Ezkerra eskuina da”

Ezkerrarekin “azkenaldian kritiko samar” aritzeaz galdetu zion Azpillagak. “Ezkerraren gune sendoetan lan egitea egokitu zait, eta horietan zenbat eta gehiago sakondu, diskurtso batzuk agortzen joan zaizkit barruan”, adierazi zuen Sarasuak. “Ez dakit ezkerraz hitz egin daitekeen gaur”, izan ere, bere ustez “ezkerrak liberalismo sozialdemokratikoari kolore gorrixeagoa eman besterik ez dio egiten gaur egun, dimititu egin du Marxek aipatzen zuen azpiegitura hura eraikitzetik”. Hemengo ezkerra desagertzera doa bere ustez, “hemengo ezkerra eskuina da”, zioen.

Munduan barrena

Garabide proiektuan ari da gaur egun Sarasua, “euskararen herriak egin duen lana beste herriekin partekatzen”. Herri indigenekin aritzen da gehienbat. Azpillagak zera galdetu zion, ea zer den haiei guretik atentzioa gehien ematen diena. “Ikastolen lana egiten zaie harrigarrien, duela 50 urte euskararen egoera zena izanda eta frankismo betean, gure gurasoen belaunaldiak horrelako proiektu bat martxan jartzea”, nabarmendu zuen.

Alderantziz, herri indigenen kulturak bera zertan harritzen duen galdetuta, haiek “kultur-fluxu zabalagoa” dutela eta “transmititzen eta berritzen” jakin izan dutela nabarmendu zuen, “guretzat hizkuntza izan da ia dena, eta bidean gauza asko utzi dugu”. Euskalgintzari “etorkizuneko aurreikuspena eta estrategia falta zaizkio”, Sarasuaren ustez.

Kooperatibak eta autoeraketa

Debagoienako eragile eta enpresa sareaz ere aritu ziren Azpillaga eta Sarasua. Bailararen funtzionamendua lau ardatzetan mugitzen dela adierazi zuen: euskaltasuna, elkartasuna, iraunkortasuna eta, batez ere, autoeraketa. Azken hau da, bere ustez, mugimendu kooperatibistaren gako eta erronka garrantzitsuenetakoa. “Euskalgintza bezala, ordea, kooperatibismoa ere noraezean” dabilela nabarmendu zuen, “eta orain bakoitzak ahal duena egiten du”. Horrek dakarren arriskua, bere ustez, “kooperatibismoak bere espiritua galdu eta teknokrazia barne demokraziari gailentzea” da. Enpresen “barne demokrazia” indartu beharraz aritu zen: “Nola da poisble estatuko presidentea aukeratu ahal izatea, eta ez geure enpresakoa?”.

Bertsotan, tarteka

Hamalau urte dira Sarasuak bertsotan aritzeari utzi ziola, eta orain, bertsolaritzaren martxaz galdetuta, entzuleen artean zituen Imanol Lazkano, Jose Luis Gorrotxategi eta Laxaro Azkune, nahiz Erniarraitz bertso eskolako hainbat ikasleri keinu eginez, “entzutea eta isiltzea” dagokiola iritzi zion umore puntuarekin: “Bestela, aurpegiratuko didate ea zer egiten nuen neuk bertsotan nenbilenean”.

Hariari eutsiz, oro har, “osasuntsu” ikusten du bertsolaritza. “Etorkizuneko ikuspegia izan du, eta hasieran ametsak ziren horiek betetzen ari dira: dokumentazio zentroa, ikerketak, bertsoa telebistan txertatzea edo bertso eskolak sortzea, esaterako”. Belaunaldi berrietan bertsolaritzak izango duen lekua “gure antolakuntza eta energiaren araberakoa” izango dela zioen, “hori ez digu independentziak emango”, baieztatu zuen.

Bertsoak tentatzen du, oraindik, Sarasua, baina ez plazak. Duela urte batzuk baino “erdoilduago” sentitzen du bere burua bertsotarako; urtean behin, ordea, “erdi sekretuan saio bat” egiten duela aitortu zuen.

25 pentsamendu “Jon Sarasua: “Hemengo ezkerra eskuina da””-ri buruz

  • ” Belaunaldi berrietan bertsolaritzak izango duen lekua “gure antolakuntza eta energiaren araberakoa” izango dela zioen, “hori ez digu independentziak emango”.
    “Euskaldunok gehienetan etxerik gabe egon gara, eta hala ere, gure hizkuntza eta kultura transmititzen asmatu dugu, sua bizirik mantendu dugu”
    Indigenok ez dugu zalantzan jarriko gizon txuriaren nagusitasuna. Estatua, politika,… ez dira guretzat eginak, espainolen eta frantsesen gauzak dira.

  • Erakunde publikoek indar handia egiten omen dute euskararen alde. Jakin daiteke zeintzuek? Ala guztiek?
    Bilboko udalak indar handia egiten du? Iruñekoak? Jaurlaritzak? Arabako Foru Aldundiak?
    Berdin da nork gobernatzen dituen? Berdin bultzatzen dute PP-k, EAJ-k eta Bilduk? Norabide berean?

  • Sistema honen onuradun izatea eta sistema horren kontra bozkatzea. Horixe omen egungo europar ezkertiarraren gezurra. Kontzientzia txarra ideologia progrearekin garbitu nahia. Nik horri, gezurra baino, kontraesana deituko nioke, baina ez nuke kontraesana horrela gutxietsiko, kontraesanak dakar-eta dialektika, borroka (baita norberaren buruaren kontrakoa ere), aldaketa azken finean. Progre horiek izango liratekeela beren estatusa su ta gar defendatuko luketenak, estatus hori arriskuan ikusiz gero? Batzuk beharbada bai, agian asko ere bai. Baina beste batzuk, edo agian beste asko, ez. Hipokritak? Ez dakit, hola hitz egitea ez zait batere elegantea iruditzen. Ez zaizkit eleganteak iruditzen kargu hartzearen doinua daramaten hitzak. Erraza da, eta horretan indar eskuindar eta erreakzionarioak maisu dira, inoren kontraesanetan zirikatzea. Hori egiten ari dira, oraintxe bertan, Podemoseko P. Iglesiasekin. Hori egin dute, betidanik, ezker abertzalearen aurka jotzeko. Ez dakit zeinek ez dakit nolako kotxea daukala eta 11 izarreko jatetxeetan jaten duela… Hola jarrita, noski, koherenteena eta kontsekuenteena, gaur eta hemen, behintzat lana, etxea eta oinarrizko beharrak aseturik badituzu, PNVkoa edo PPkoa izatea da. Hori ari ote da Sarasua iradokitzen? Azken finean, hemengo ezkerra eskuina bada, hobe dugula originala hautatzea mozorrotuta dagoen hipokrita baino?

  • Zanpan, esan duzu:
    “Hipokritak? Ez dakit, hola hitz egitea ez zait batere elegantea iruditzen. Ez zaizkit eleganteak iruditzen kargu hartzearen doinua daramaten hitzak. Erraza da, eta horretan indar eskuindar eta erreakzionarioak maisu dira…”
    Horretan ezker abertzalea “master-comander”, eztok?
    “Hipokritak”, “nazkagarriak”, “ustelak”, “putreak”, eta abar luze bat erabili ditu ezker abertzaleak atzo gauera arte beste indar guztiak -den denak- deskalifikatzeko.
    Bestela, Sarasua esentzialismoan murgilduta dago, ezker abertzalea oso oraintsura arte bezala, eta esentzialismotik egiten dio kritika, odolkiak ordainetan. Ahaideen arteko gorrotoak.
    Bitxia da, ezkerreko unibertsokoak nor bano nor puruago, hatzamarrak begietara gabiltzan artean, borroka gaiztotu horietan baztertuta gertatu direnak, EAJ-k jasoko ditu bere altzora berandu gabe, eta ezker abertzaleak anatematizatu eta traidoreen olinpora erbesteratu betiko. Ohiturak eta ohiturak daude.

  • Amonamantangorri 2014-05-31 16:57

    Aitor dut googlen begiratu behar izan dudala, jakiteko/gogoratzeko zertan datzan “Marxek aipatzen zuen azpiegitura” delakoa, antza denez, egungo ezkerrak eraikitzetik dimititu duen hori: “Marx-en ikuskera materialistaren arabera, egitura ekonomikoa da produkzio-moduen oinarria. Azpiegitura ekonomikoa produkzio-indarrek eta produkzio-harremanek osatzen dute”. Filosofia irakasle baten blogetik hartu dut.

  • Kaixo Iban,
    Etakundea tiroka ari zelarik, jakina, deskalifikazioak nahinon, eta “master-comander” sailkapenaren top-tenerako bat aukeratu beharko banu, hauxe: “No son vascos, son alimañas”, esandakoagatik baino, nork eta zer testuingurutan bota zuen kontuan hartuta, noski.
    Iragana iragan, denok saiatu beharko dugu halako apotzarrak irensten. Baina nor-eta Sarasua, noiz-eta orain, indar metaketa, herrigintza eta eraikuntza beti mihipuntan dituelarik, purotasun eske etortze hori ez zait batere elegantea iruditu, are gutxiago, eta hau nire interpretazioa da eta agian erraturik egongo naiz, PNVra pasatzeko egiten digun gonbidapen inplizitua txertatzen digula.
    Beste kontu bat: bota beza lehen harria esentzialismoan gutxi-asko murgilduta ez dagoena. A, eta esentzialismoa mota askotakoa izan daiteke, jakina, postmodernian ere badago esentzialismorik, eztok?
    Iban, zuk diozu: “borroka gaiztotu horietan baztertuta gertatu direnak, EAJ-k jasoko ditu bere altzora berandu gabe, eta ezker abertzaleak anatematizatu eta traidoreen olinpora erbesteratu betiko”. Tira, hori aurreiritzi bat baino ez da, zure herrak nondik nora doazen argi erakusten duena; eta oso errespetagarria da, baina ez du balio.

  • Galdu egiten naiz posmodernia eta halako kontzeptuekin. Bakarrik diot ezker abertzalea purutasunean eta esentzialismoan murgildu dela atzo gauera arte, gauetik goizera, besteetan seinalatzen zituen fraka jaiste guztiak praktikatzen hasi den arte. Bestela iruditzen zait Sarasua ere halaxe ari dela. Esentzialismotik et purutasunetik. Xinmas.
    Eta EAJ-n bukatuko duelako kontu hori, eskarmentuak esaten du. Ezer abertzaleak gogor eta amorruz jipoitu ohi ditu disidenteak, edo gertuko posizioetatik ezker abertzalea kritikatzen dutenak. Hain gogor ze, horietako askori EAJ-k abegi egin eta bertara biltzen dira, babesera.
    Ah! Eta nigatik, hor konpon herrak, EAJ eta ezker abertzalea.

  • Iruzkinetan zenbat lerdokeria “heterodoxoa” eta intelektualoide irakurri behar Sarasuak egindako kritika argi eta zentzudunagatik: egungo ezker abertzaleak jarrera iraultzailea albo batera utzi du eta IU, Aralar, EA eta enparauen diskurtsoa eta praktika sozialdemokratizatuaren antzekoa dauka. Harrigarria egiten zaidana gaur egun egia hori esaten euskal intelektual bat ausartzea da, etengabeko gorazarre eta laudorioak bota beharrean, euskal inteligentsia gehienak egiten duen bezala.

  • Eskerrak Kixmi etorri den nor bere lekuan jartzera. Sarasua, intelektual argi, zentzudun eta kritikaezina. Besteak, lerdoak. Ondo merezita genuen!

  • Iban, niri bost axola dit Sarasuak zer bide hartzen duen; baita PNVn sartzen bada ere. Norbera da bere buruaren jabe eta norberak ikusiko du zer bide ibili nahi duen eta zerk motibatzen duen. Hobe PNVn Sarasua gehiago egotea, eta Azkuna gutxiago. Hala ere, uste dut Sarasuak dotoreago jokatu beharko lukeela. Hiztunpolisean arranguraturik ikusten dut, oso, ezkerrarekin oro har eta ezker abertzalearekin bereziki, urteetan sektan buru-belarri sartuta egon ondoren, halako batean, mitoa erori eta bere bidaide eta kide izandakoei buruz kristorenak esanez hanka egiten duenaren jarrera hartuta bezala. Nahi nuke erraturik egotea, hala ere.
    Bestalde, esaten duzu ezker abertzaleak gogor jipoitzen dituela disidenteak, hain gogor ze EAJ-rekin bat egiten duten. Zure teoria horri ez diot fundamentu handirik ikusten. Gainera, ez dakit nondik atera duzun jeltzaleen etxea bake santuaren tenploa deneko kontu guztiz naïf hori. Ez zara gogoratzen nola ibili ziren Garaiko eta Arzallus elkarri sastaka? Nola banatu ziren koadrilla osoak Eukal Herriko herri-hirietan elkarri inon direnak eta ez direnak esanez? Eta Joseba Agirre, eta Gebara…? Portzierto, badakizu eszisio ezinago traumatiko haren adar bat Bildun dagoela egun? Non topatu du babesa Garaikoren alderdiak?

  • Nik ez dut esan EAJ ezeren tenplua denik. Soilik esan dut jakin duela ezker abertzaleak egurtutako zenbait jende erakartzen. Alderantziz ez dakit gertatzen ote den.
    Nik uste dut ez dudala gezurrik esan. Ezker abertzaleak bere soka estukoak ez direnak gaizto gogor zigortu izan ditu atzo gauera arte. Galdetu Garaikoren alderdiko asko eta askori, edo Zabaletaren alderdiko asko eta askori, Bildun sartu ez diren horiei guztiei. Besterik gabe.

  • Ondo dago, Iban, plazera izan da zurekin eztabaidatzea. Orain iduri du trolen ordua iritsi dela. Ondo izan.

  • Berdin.

  • “AÑORANZA DE UN PASADO QUE NO VOLVERA”
    .

    “…Por eso es importante discernir entre reforma y alternativa. La alternativa al capitalismo no es un capitalismo diferente sino un sistema diferente. Completamente diferente. Cuando la reforma se convierte en techo y objetivo, cuando no existe una alternativa, el capitalismo se reproduce una y otra vez.
    .

    En Europa, y en Euskal Herria, es del todo absurdo que las clases populares pretendan ir atrás a un tiempo que ya se fue para no volver. Las reformas solo tendrán valor si no son reformistas, es decir si están entroncadas en un proceso de construcción de una alternativa socialista y peleadas específicamente para que sean punto de inflexión en procesos mas amplios. Por lo tanto la contradicción no reside entre defensa de derechos mínimos y alternativa. Sino que la defensa de los derechos sociales mínimos sea lo único que exista sin ninguna alternativa donde el resistencialismo no puede encontrar ninguna vía de construcción real y está abocado a perder. Una vez tras otra, como así está ocurriendo. ¿Pero cómo encauzar una alternativa abocados al resistencialismo de las reformas, cuando no se distingue entre reforma y alternativa o cuando el cambio de régimen se asocia al cambio electoral?. Precisamente la respuesta a esto encierra la clave de que el proyecto de independencia socialista pueda llegar a buen puerto. Que los y las de abajo reunan las razones “sagradas” de la “misión”.
    .

    Respuestas que tendrá que aportar el movimiento revolucionario vasco, para que no se cumpla eso que decía recientemente Jon Sarasua; “Hemengo ezkerra, eskuina da”.
    .
    Existe una “ventaja”. El capital y los estados no pueden dar marcha atrás y la apisonadora de derechos avanza imperturbable sin ningún espacio al “maquillaje”. Esa “ventaja” significará la nueva derrota total, la asimilación total o la ruptura revolucionaria.
    .
    http://borrokagaraia.wordpress.com/2014/06/01/anoranza-de-un-pasado-que-no-volvera/

  • Oso interesgarria nire ustez. Horra brtatik ateratako zenbait zertzelada:

    Herri bezala azken 50 urtetan egindako lana (euskara berreskuratzen) ikaragarria, baina egiteke daukaguna asko da oraindik.
    Hurrengo urratsak zeintzuk behar duten ez gaudela gabiltza
    Euskararen herri edo komunitate gisa non ikusten dugun gure burua hemendik 30/50 urtetara, eta urratsak zeintzuk behar duten falta.
    Identitatearen inguruko diskurtsorik ez.
    Hizkuntzak eta kulturak garatzeko egitasmorik ez dute aurreikusi ez ezkerrak, ez eskuinak ere. Hemen ere ez.

    Euskaldunok etxerik gabe egon behar izan dugu, baina gure kulturaren sua, hizkuntza transmititzea lortu dugu.
    Ezberdinen arteko elkarlanaren beharra.

    Azken 50 urteetan hanka sartze ugari, eta gehienak nork bere egia politikoa besteei inposatu nahi izateagatik.

    Gizarte erakundeak eta Erakunde publikoen sorta, aurrekoei laguntzen dietenak… Etorkizunean ere bi familia horien beharra izango dugu… (!!!)

    Sistemaren barruko ezkerrari ezker deitzea ere, zalantzagarri.
    Uneotan ezkerrak liberalismo sozialdemokrata bati kolore gorrixeagoak ematen soilik.

    Ezkerra ez ote den bihurtu sektore zabaletan, konzientzia onari eusteko mekanismo bat.

    Nahi dugu zirkulua kuadratu: Ongizate Estatua mantendu, estatus ekonomikoari eutsi, eta aldi berean, tabernan eta botuetan diskurtso anti-sistema egin. Diskurtso demagogikoak dira.

    Hemengo ezkerra eskuina da, … datozen urteetan transiziogileen eta garapenzaleen arteko eztabaidak sortzera doaz.

    Herri bezala, azken 50 urtetan egin dugun lana, erdi-purdikoa guri iruditu eta hala izan arren, mundu mailan kultura eta hizkuntza gehienak nola dauden ikusita oso balio handikoa izan liteke inspirazio bezala, eta estrategia bezala… Badugu zer partekatu. Haiengandik zer ikasia ere badaukagun bezala…

  • zakarias aiztierdi 2014-06-03 13:13

    jode, ze pisua den Sarasua Donea. Ta krixto guztik eaman behar al du bee herrira? nik mezak aspaldi utzi nittun

  • Aitzakierdi 2014-06-04 13:22

    Bai. Baina argudiorik batere ez. Bateko pisua dela, besteko sermoilarie dela… baina esandakoari erantzuteko ardudiorik batez. Typical basque revolutionary method.

  • Txeng Guai Txi 2014-06-04 16:30

    Eta hau guztia Unfuturoparanuestropasado esistituko ez balitz bezela?

  • Txeng Guai Txi 2014-06-04 18:54

    Beste era batera esanda:

    Iñaki Larrañaga Irizar sermoilari bokazionalak iaz 80 urte bete zituenean, bidali al zioten honelako gorazarrezko gutun hunkigarririk EHU-Jaurlaritza tandem politikolinguistikotik?

    http://ccat.sas.upenn.edu/plc/clpp/fishman80/Azurmendietal.pdf

  • Txeng Guai Txi 2014-06-04 18:56

    Badaezpada:

    Tribute to the sociolinguist Joshua A. FISHMAN

    Participation in the Album of Greetings, May 2006

    Maria-Jose Azurmendi (University of the Basque Country)
    Xabier Erize (Researcher in Sociolinguistics)
    Nicholas Gardner (Department of Culture of the Basque Government)
    Mari Carmen Garmendia (Former Minister, Department of Culture of the Basque
    Government)
    Iñaki Martinez de Luna (University of the Basque Country, Sociological Research Unit
    of the Basque Government)
    Mikel Zalbide (Department of Education of the Basque Government)

    Joshua, dear friend, we send you our most genuine congratulations, to you, and
    also to your family and friends, for having achieved the age of 80 this year and having
    lived such an enriching life. You have become an essential reference in the
    sociolinguistics field as a teacher and researcher in both the second half of the 20th
    Century and the beginning of the 21st Century. We have particularly valued your
    professional contribution for your broad understanding of sociolinguistics, for your
    interdisciplinary approach (sociological, political, psychosocial), for the use,
    interrelation and proper study of both theoretical and empirical perspectives, for your
    inspiring contribution of new ideas on the evolution of ideologies worldwide and for
    your research and comparison of different sociolinguistic contexts.

    Furthermore, we take this opportunity to thank you warmly for being a role
    model to follow for experts on sociolinguistics worldwide. Your publications, as well as
    your participation as general editor of the International Journal of the Sociology of
    Language (IJSL), are to be highlighted, because your main fields of study have included
    endangered and minority languages and speech communities to which you have become
    a reference, as is the case of our Basque community.

    Specifically in our case, from the Basque Country, we specially want to thank
    you for the interest, support and help we have received from you. In fact, your interest
    towards us comes from a long way back, as you often mention “the case of Basque” in
    your publications, such as Reversing Language Shift; Theoretical and Empirical
    Foundations of Assistance to Threatened Languages (Multilingual Matters, 1991), and
    Can threatened languages be saved? (Multilingual Matters, 2001), where “the case of
    Basque” is one the four cases chosen from Europe (Azurmendi, Bachoc & Zabaleta,
    2001). You have indeed given us support in different ways: by participating in the
    development of the Basque Government’s language policy by presenting papers at
    Congresses (II. Mundu Biltzarra: Euskara Biltzarra, Eusko Jaurlaritza, 1987; Euskal
    Eskola Publikoaren Lehen Kongresua, Eusko Jaurlaritza, 1990), or by leading relevant
    seminars, as well as by maintaining fruitful and rewarding relationships and contacts
    with some Basque sociolinguists.

    1Thank you also for your efforts, as general editor of the IJSL journal, to have a
    monographic number included on the “the case of Basque”. In order to spread
    awareness on the Case of Basque from a sociolinguistic perspective worldwide, this
    initiative has finally been published in two parts: the first one, in the IJSL journal,
    entitled The Case of Basque: From the Past toward the Future (IJSL, 174, Maria-Jose
    Azurmendi and Iñaki Martinez de Luna issue editors, 2005), and the second one,
    entitled The Case of Basque: Past, Present and Future (Maria-Jose Azurmendi and
    Iñaki Martinez de Luna eds., Soziolinguistika Klusterra, 2006).

    We would like to encourage you to keep working as you have been doing until
    now and to keep enjoying life, not only from a sociolinguistics viewpoint but also with
    your family and friends!

    We send you our warmest wishes!

  • luki maidagan aierdi Atzo
    Hobeto al dago ?
    Lucio Maidagan
    Jue 01/02/2018, 20:21
    Beste ahalegin bat egitera noa, euskara batuaren hiztegia badaukat, baina zaharra da; estilo liburua egon naiz irakurtzen; eta oraingo gutuna laburragoa da, ez dira bi, bakarra baizik, ez dauka oharrak, kontaratu naiz akatz batzuek zaukala lehengoak eta horregatikan ikusi nuen oharrak behar zuela. Argitu beharra daukat,estilo liburua irakurri bai, baina ikasi? bigarren aldiz ira-

    kurri beharko dut hurrengo batean eta denbora gehiokin, baina nola ez naizen kazetaria eta nire gutunak ez duen estiloaz hitz egiten, nola irakurle bat naizen bakarrik,nire iritzia emateko asmotan idatzi duena euskerari buruz, nik uzten dut barkatuko duzutela akatz bat edo beste =

    Nola da askatasuna edo libertatea ?

    Euskarari buruz eztabaidak egoten direnez nik ere gauza

    batzuek ezan nahi nuke:Sarasolak egin zuenean kritika E.-B.ri,traketza izan zen bere”miratu”eta”tradizioa” aipatuz,aspertu arte.Orotariko Hiztegiak 25m. hitz dauzkala,nire iritziz%95 Erdera´kadak (E.) izango dira,aze liburua eta aze hiztegia,E.raz beteak.Zuazo eta Amurizak euskalkiak nahi dute sartu,ondo dago baina E.kadak kendu gabe?.Kintanak Mutriku´ko herriari kritika egin zion,ezanaz ez dela”gaba” “gaua”dela,leikena,baina bere idatzietan sartu zuen berak ba E.kadak,horretaz kritikatzeko? Euskaltzaindian haserretu egin ziren gramatikalariek,nik galdera bat egingo dut,jakinda7liburu daukatela aterata,liburu gehiago,inok ez badu ez irakurriko eta ikasiko?Hobe ez lexikoa gehiago lantzea,ikertzea?garbiketa sakon bat egitea. Badakigu zer gertatzen den kalean euskararen irakasleak E.dagehiegi,ikastoletako umeak,irten eta erderaz, gasteak ez dutela ondo hizketan egiten,idazten,ventania,espumia, inportantea,tio(neri ez ezan tio,osaba naiz)hemen tio ezaten da!!besteak,veinte urte,maiatza(loraila)Idazle askok nahi duten bezala.EuskalT.2E.raz.S.ColinakBERRIAn:metrika,rol,pozizio, kantatzen….Dakitenak?ez badute ondo hizketan egiten?idazten? Denok aspertzeko arrizkuan gaude.Akatza zustraian dago: dagoen erderakadarako joera da!!Gure buruko Euskal Hiztegia apurtuta dagoela. Maidagan eta Aierdi Luki (Mutriku)

    Erantzun