Jessica Chastain eta Sandrine Bonnaire aktoreak Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan
Jessica Chastain eta Sandrine Bonnaire aktoreak Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan –
Jessica Chastain aktore eta ekoizle estatubatuarra eta Sandrine Bonnaire antzezle eta zuzendari frantziarra Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan izango dira. Biak ala biak batuko zaizkie baieztatuta dauden beste izen batzuei: Juliette Binoche, Gabriel Byrne, François Cluzet, Emmanuelle Devos, Griffin Dunne, Aidan Gillen, Miles Heizer eta Mads Mikkelsen, besteak beste.
Jessica Chastainek Oscar bat eta Zilarrezko Maskorra irabazi zituen The Eyes of Tammy Faye (Sail Ofiziala, 2021) filmean egindako lanagatik, eta aurten Memory aurkeztuko du, Perlak sailean hautatua, Michel Franco zuzendariarekin batera, Victoria Eugenia Antzokian, hilaren 27an (asteazkena).
Agnès Varda, André Téchiné, Claude Sautet, Claude Chabrol eta Audrey Diwan bezalako zinemagileekin lan egin du Sandrine Bonnairek. Donostiara etorriko da hilaren 30ean Kursaalen Dance First itxiera-filma aurkeztera, James Marsh zuzendariarekin eta Gabriel Byrne, Aidan Guillen, Fionn O’Shea and Leonie Lojkine aktoreekin batera.
Gainera, gaur iritsiko dira Donostiara Dominic West aktorea, inaugurazio-galan parte hartuko duena; epaimahai ofizialeko hainbat kide (Fan Bingbing aktore txinatarra, Cristina Gallego ekoizle, errealizadore eta idazle kolonbiarra, Brigitte Lacombe argazkilari frantziarra, Robert Lantos ekoizle hungariarra, Vicky Luengo aktore espainiarra eta Christian Petzold zuzendari alemaniarra), Noah Pritzker Ex-Husbands filmeko zuzendaria eta J.A. Bayona zinemagilea buru duen La sociedad de la nieve filmeko lantaldea.
Jessica Chastain eta Sandrine Bonnaire aktoreak Donostia Zinemaldiaren 71. edizioan