Jazza ala masa, zeren bila zatoz?
Iparrorratza izan zitekeen arren, nago jendetza bera izan zela atzo Zurriolako kontzerturantz gidatu gintuena. Ezer gutxi genekien musikariez, “The Very Best” izenpetu zutela beren taldea, besterik ez. “Ze izen klase da hori… lo mejorcito?” esan nion Maddiri. “Ez dakit ba, nere udalekuetako haurrek ere “The Champions”, “The Winners”,.. eta halakoak jartzen dizkiote taldeari olinpiadak antolatzen ditugunean…”. Esandakoa, ezer gutxi genekiela musikariez. Eta horrek ziurgabetasun sentsazioa eragiten du, bai; baina, tarteka, ez da ideia txarra ezer ez aurrikustea, zeren bila zatozen ere ez jakitea, ezta?
Jendez lepo topatu genuen Zurriola. Eszenatokian, batetik bestera zebiltzan abeslari bi; eta hondarretan, hauen erritmoa hipnotizaturik jarraitzen zuen masa. Esau Mwamwaya malawiarra eta Radioclit Are The Very Best talde londontarraren elkarketa zegoen taula gainean, Malawiko musika tradizionala eta beraiek “ghettopop” izendatu duten estilo bizi eta eklektikoaren gurutzaketa.
Musikak liluratu ez ninduen arren, masa mugiarazteko zuten gaitasunak zur eta lur utzi ninduen. Sinestezina zirudien Mwamwayak “The Very” esan, eta masak “Best!” oihukatzea. Berak “eee” eta guk “ooo”, aho batez. Michael Jackson bertsionatu eta hondartzako “giri” politenak taula gainera igotzea ez da teknika originalena, ez. Jazz izpirik ez zen entzun Zurriolan, baina masa berotzen jakin zuen The Very Best-ek, eta festa girotsuaz gozatu genuen eszenatoki berdearen inguruan bildu ginenok.
Hona hemen larunbata ilunabar eta gaueko emanaldiak:
Kursaal Auditorioa (Kutxa Gunea) | | 30€
00:00 • Toquinho
Kursaal Auditorioa (Kutxa Gunea) | | 36€, 28€
18:00 • George Benson
Trinitate Plaza | | 24€
21:00 • The Claudia Quintet • Archie Shepp Quartet + Mina Agossi
Agertoki Berdea | | Doan
21:30 • The Divine Comedy
00:30 • The Pains of Being Pure at Heart
Frigo Gunea | | Doan
19:00 • The Jouby’s
23:00 • New Project Swing Orchestra
Heineken Karpa | | Doan
19:00 • Frédéric Borey Quartet
21:00 • Los Wachisneis
23:00 • Antoni Tolmos Trio
Udaletxea
18:30 • Pixie Dixie
20:00 • Bifunk
Nauticool (Nautikoaren terraza) | | Doan
17:00 • DJ Jesús Bombín
21:30 • DJ Budin
23:00 • J. Santaolalla Trío
00:30 • DJ Budin
Be Bop | | 10€ edariarekin
00:00 • The Billie Jeans
02:00 • DJ Purple
Altxerri | | 10€ edariarekin
00:00 • Los Wachisneis
Jazza (Trinitate plazan) eta “masa” (komatxo artean “The Very Best”, “The Divine Comedy”, etab. ez baitira, nik behintzat, “masa” bezala definituko nituzkeen taldeak. Ez dira “Shakira”). Hori da Jazzaldiaren formula, eta nik esango nuke funtzionazen duela. Bakoitzak bere tokia aurkit dezake, dela Zurriolan, dela Kursaalean, dela Trinitate plazan. Beste 45 urte bete ditzala!
Niri ez zait gehiegi gustatzen formula hau. Badakit funtzionatzen duela, baina zail egiten zait proposatutako artista batzuk Jazz etiketaren barruan kokatzea. Talde horietako batzuk atsegin arren. Jazzalditik, Zurriolako kontzertuak Euskal Herriko FIB bezala planteatu dira aurten, eta nik uste uda luzea dela eta horiek jazzalditik kanpo edo, auskeztu zitezkela.
Naiz eta Jazza gustokoa izan, ni ez naiz Jazzale amorratua (are gutxiago Masa-zalea) , lagunekin garagardo batzuk artzera eta bide batez kamera eskuetan neukala, argazkiak ateratzera gerturatu nintzen eta gustatu zitzaidan kontzertua, ondo pasa nuelako eta hori zelako nire asmoa.
jazza demasa!