Jarriozu zure aurpegia euskarari
Euskararen Nazioarteko Egunari begira (abenduak 3), nik ere euskaraz, guk ere euskaraz eta beste hamaika aldaera hartzen dituen lelo mutantearekin gazteen artean euskararen erabilpena sustatzeko kanpaina jarri du abian Donostiako Euskararen Udal Patronatuak. Euskarak milaka aurpegi, milaka ahots ekimena kanpain hau honen baitan dago.
Webgune honen bidez kanpainarekin atxikimendua adierazten duten pertsonen argazkiekin mosaiko bat osatuko dute. Norberak bere argazkia webgunean kargatu ahal izango du eta automatikoki argitaratuko da webguneko mosaikoan, aurretik bat egin duten gainontzeko pertsonen argazkiekin batera. Taldekako parte hartzea ere posible da www.gukereeuskaraz.net atalan.
Euskararen Nazioarteko Egunari loturik, Donostiako erakunde eta hiriko eragile ugarik urriaren bukaeratik abenduaren 10era bitartean, bereziki gazteei zuzendutako programazioa atondu dute. Hemen ikus liteke.
Nirea hortik dabil! 😉