Japoniako urte berria, ospakizun milenarioa

Japoniako urte berria, ospakizun milenarioa –

Japoniako urte berria, ospakizun milenarioaJada hiruzpalau aste pasatu dira 2024ri agur esan genionetik eta 2025 urte berriari harrera eman diogunetik. Hainbat herrialde zein lurraldetan sekulako gogoz eta alaitasunez urte txandaketa ospatzen omen da. Hau ez da harritzekoa, hainbat mende baitaramagu gizakiok horrelako ospakizunak burutzen urte berria ospatzeko. Urte amaierako azken orduetan urtean zehar lortu ditugun ekimenak birpasatzen ditugu eta datorren urtean burutu nahi ditugun erronkak zein desirak pentsatzen ohi ditugu ere. Mendebaldean, egutegi gregoriarra jarraituz, abenduak 31aren gauerdiko hamabietan urte-goiena ospatzen dugu gure familiar zein lagunekin elkartuz eta haiekin urteko azken orduak gozatuz.

Ekialdean, aldiz, urte berria lehenago heltzen bada ere, bestelako ospakizun kulturalak aurki ditzakegu; zer esanik ez, Txinan, hain zuzen, urte berria otsailean heltzen da, egutegi txinatarra jarraituz. Hala eta guztiz ere, gaur Japoniako urte berriaren ospakizunean zentratuko gara, herrialde asiar honek urte berriari garrantzi izugarria ematen baitio, Eguberriari baino.

Nenmatsu, Urtezaharraren gaba

Eguberrian japoniarrek haien lagun zein bikoteekin egoten badira ere, urteko azken egunetan haien jaioterrietara bueltzen ohi dira. Hori egin baino lehen, Oosouji deituriko garbiketa sakona burutzen dute haien etxeetan. Ekintza berezi hau bi arrazoi nagusiengatik betetzen omen da; alde batetik, urte zaharreko zikinkeri guztiak garbitzeko, bibrazio negatiboak nolabait etxetik kenduz. Eta bestetik, etxea urte berriaren jainkoarentzat txukun-txukun uzteko.

Esan bezala, urtezahar-gaban japoniarrek haien jaioterrietara bueltatzen omen dira, haien guraso zein aiton-amonekin elkartu ahal daitezen. Etxe askotan zeinbait apaindura berezi eta loretsuak ikus daitezke, bereziki Kadomatsu loturiko banbu luzeak,edota Shimekazari, ateetan zilinkatzen den lorezko gurpila. Apaindura berezi honek etxea babesten du arima gaiztoetatik eta etxetik urrun mantentzen omen ditu. Azken hamarkadetan mendebaldeko girnaldarekin nahastu omen da, eta ondorioz, gaur egungo japoniar batzuk biak batera erabiltzen dute.

Beste ezinbesteko elementu bat Daidai deituriko fruitua da, laranja edo mandarinaren antzekoa. Fruitu hau jausten ez denez, osasuna eta oparotasuna sinbolizatzen omen ditu. Aldi berean, daidai espresioa familia baten belaunaldiei erreferentzia egiten dio, horregatik hizki-joko honek zerikusi handia dauka fruitu berezi honekin.

Abenduaren 12an Oosoba deituriko fideo luzeak jaten dituzte murtxikatu barik. Fideo luze hauen esanahia osasuna zein oparotasunarekin lotuta daude ere. Hori dela eta, fideo hauek jateko orduan garrantzitsua da hauek ez murtxikatzea eta astiro-astiro jatea.

Kagami-mochi
Kagami-mochi, arrosezko pastelak

Beste ezinbesteko jakiak egun berezi hauetan arrozezko pastelak dira, mochi izenekoak, alegia. Mochi hauek haien itxurazko bi mochi handietan gordetzen ohi dira, kagami mochi izeneko apaindura osatuz. Apaindura honek “ispiluzko mochia” esan nahi du. Kagami mochia urte berrira arte etxeko kotatsuan (egongelako mahai-berogailu batean) kokatzen ohi da. Gero, urte berrian irekitzen da eta familiarrekin batera elkar jaten ohi dira barruan gordeta zeuden mochi guztiak. Gauerdiko hamabietan, kanpai dandak heltzen direnean, Japoniako hainbat tenplu budistetan monjeek 108 danda ematen dituzte, desira mundanoak gizakiotatik urruntzeko, eta urte berrian adimen garbiarekin hasi ahal izateko.

Shinnen, Japoniako urte berriaren lehen egunak

Bukatzeko, urte berrian behin sartuta, japoniarrek Sanganichi deituriko jai-egunak ospatzen dituzte, non denda, konpainia eta bulego asko itxita daude, eta jende guztia haien familiarrekin denbora igarotzen dute, tenpluetara joanez (jinja zein otera), askariak prestatuz, eta azken finean, oporrak disfrutatuz. Japoniar kondaira mitologikoaren arabera, urte berriaren jainkoa, Toshigami-sama, lehen eguzki-izpiekin heltzen omen da. Hori dela eta, Japoniar asko urtarrilaren 1an goiz esnatzen ohi dira, haien mendi gertuenera joateko eta handik urteko lehen egunsentia ikusteko. Jainko honek, antza denez, osasuna, oparotasuna zein zorte ona dakarrenez, hainbat Japoniako etxeetan lehen aipatutako arrozezko pastelak jaten ohi dituzte, hauek jainkoaren mamia edota esentzia barruan gordetzen omen baitute.

Urtarrileko lehen egun horietan hainbat eta hainbat japoniar zein turistak tenpluetatik pasatzen dira haien desirak jainko eta jainkosei helarazteko eta haien zortea frogatzeko. Urtean zehar zorte ona izateko omamori deituriko talismanak erosten ohi dira, baina ez bakarrik urte berrian, urte osoan zehar halako talismanak eros daitezke edozein asmoetarako; bai ikasketerako, amodiorako zein lan-arrakastarako. Halaber tenplue hauen inguruetan udako matsuri festibalean bezalaxe, denda-postuak jartzen omen dira, denetariko gozokiak, apaindurak eta jolasak saltzeko.

Zalantzarik gabe, artikulu honetan deskribatutako ospakizun zein tradizioak sekula interesgarriak iruditzen badira ere, egia da denborarekin  konpainiek gero eta etekin ekonomiko handiena bilatzen ohi dutela, mendebaldeko gabonarekin gertatu den bezalaxe. Horrekin batera, globalizazioa dela eta, japoniako kaleak zein tenpluak gero eta turistez gainezka daude, batez ere pandemiatik geroztik Japoniak jaso duen turisten gorakada itzela izan baita. Horren ondorioz, tradizio eta ospakizun hauek badoaz nolabait gero eta ustiatuagoak bilakatzen, haien esentzia magikoa galduz. Hala ere, oraindik ere zenbait herri txikiak geratzen dira, non hango komunitateek haien ospakizun apalak ospatzen jarraitzen dituzte, sustrai kultural kutsu horiek mantenduz.

Japoniako urte berria, ospakizun milenarioa

Hizkuntzalari eta Euskara irakurlea atzerrian. Folklore eta kultura maitalea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude